ELEDER AURTENETXE PILDAIN | ESPAZIO IREKIAN ADITUA

Hezkuntzari buruz hausnartzeko foro berezia egingo dugu Udako Topaketetan,Eleder Aurtenetxek bideraturik eta Espazio Irekiaren Teknologia erabiliz. Parte-hartze handia bultzatzen duen teknika honekin,zer hezkuntza mota nahi dugun eztabaidatuko dugu, nola irudikatzen dugun hezkuntza-eragilea etorkizuneko gizartean, zertan ari garen asmatzen eta zertan ez horrenbeste... eta parte-hartzaileek ekarriko dituzten gai guztiak ere eztabaidatuko dira lantaldetan.