ERALDAKETA PEDAGOGIKOAN LAGUNTZA BEHAR DUEN EDOZEIN IKASTETXERI ZUZENDUTAKO BIDELAGUNTZA DA HIK HASIREN AHOLKULARITZA ZERBITZUA.
Irakasleen eta hezitzaileen prestakuntzaren alorrean, alderdi komunitarioari edo taldeari eman nahi diogu indarra, eraldaketa ikastetxe osoak eta irakasle talde osoak egin dezan.
Hik Hasiren aholkularitzan ondorengo gako estrategiko hauek etengabe landuko dira: talde kohesioa, komunikazioa, antolaketa, etengabeko hobekuntza, praktika gogoetatsua eta eguneroko praktikarako tresnak.
"Erabiliko den metodologia formazioan, praktikan, behaketan, dokumentazioan eta analisian oinarritzen da."
Aholkularitzaren ibilbideak bi aldi ditu: Alde batetik hobekuntza plana: ikastetxean sortutako talde eragilearekin batera hobekuntza plana garatuko da ikastetxeak zer hobetu nahi duen zehazteko eta bestetik aholkularitza plana: hobekuntza planean finkatutako helburuak lortzeko aholkularitza plana diseinatu eta eramango da aurrera.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: Mikel Arrizabalaga, Hik Hasiko formazio arduraduna | formazioa@hikhasi.eus | 943 37 14 08