Jose Mari Auzmendi bekaren II. deialdian Jakinmin Elkarteak jaso zuen beka (2023an), honako proiektuarekin: Elkarrizketa argudiatu kooperatiboa: hezkuntza komunitatean hausnarketa, bizikidetza eta erabaki prozesu parte-hartzaileak sustatzeko metodologia. Proiektuaren helburua bikoitza zen:
1. ikasleengan hausnarketarako gaitasuna eta erabaki prozesuetan parte-hartzea sustatzea | 2. irakasleen jardunean hausnarketa pedagogikoa eta kalitatezko erabaki prozesu parte-hartzaileak sustatzea. |
Horretarako, bi ikasturtetan zehar Bilboko Zurbaran eskolan ikasleekin zein irakasleekin EAK Elkarrizketa Argudiatu Kooperatiboa landu dute eta erabaki prozesuetan EAK erabiltzea eta txertatzea guztiz berritzailea izan da. Metodologia honek hiru ardatz ditu:
1. ELKARRIZKETA: hori da lan egiteko modua | 2. ARGUDIAKETA: elkarrizketaren ezaugarri nagusia da argudiaketa | 3. KOOPERATIBOA: elkarlanean oinarritzen da |
Bi urteko prozesuaren ondoren, ikastetxe guztientzat baliagarria izango den tresna bat prestatu dute: LH6 eta DBH1eko Balio Etikoak ikasgaian lantzeko ipuin sorta bat. Ipuin horiek hainbat gai planteatzen dituzte eta ikasleei egiten zaizkien galderen bitartez pentsatzen, hausnartzen eta argudiatzen jartzen dira. EAK erabili lortzen da hori eta metodologia horren oinarriak zein diren ere azaltzen da. Materiala 2026ko udazkenean argitaratuko da.
Horrez gain, irakasleentzako gida bat ere argitaratuko da, EAK txertatzeko eta erabiltzeko zein pauso eman behar diren eta zein gako ezagutu behar diren azalduko duena.
