Lehendabiziko beka Otxandioko herri eskolak jaso zuen 2021ean, Eskola Berria izeneko proiektuarekin, zeinak eskolaren eta komunitatearen arteko zubia berreraikitzea zuen helburu sei ardatzetan oinarrituta: ikasleen interesetatik abiatutako ikasketa prozesua; mugimendu autonomoa; hizkuntza jabekuntzaz gain kultur komunikazioaren, komunikazio sinbolikoaren eta afektiboaren lanketa; jasangarritasunean eta naturan oinarritutako ikaskuntza; herriarekiko lotura eta elkarrekintza; eta aniztasuna. 

 

EPAIMAHAIAK EGITASMOAREN IZAERA INTEGRALA AZPIMARRATU ZUEN, BEREZIKI ESKOLAREN ETA KOMUNITATEAREN ARTEKO HURBILPENA AZPIMARRATUZ. HORREKIN BATERA, BASO ESKOLAREN LANKETA ETA INTEGRAZIOA ETA BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAN PROPOSATUTAKO JAUZI KUALITATIBOAK AIPATU ZITUEN.

 

Bi urteko lan prozesua egin zuten, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan egin nahi zuten eraldaketa antolatuz eta urratsak zehaztuz. Horretarako bekak eskaintzen zuen aholkularitza pedagogikoa jaso zuten Aritz Larreta hikhasitarraren eskutik. Bidelagun izan zituzten, halaber, Marisol Uria ebaluazio hezigarrian aditua, Jordi Mateu formatzailea, Elena Laiz irakaslea, Alvaro Beñaran psikomotrizista eta Oinherri herri hezitzaileen sarea, besteak beste.

Prozesua oso emankorra izan zen, ikastetxe batek eraldaketa pedagogikoa gauzatzeko egin dezakeen ibilbidea zehaztu zelako: urratsak, prestaketa, antolaketa, formazioa eta jarraipena. Nahiz eta jakin ikastetxe bakoitzak bere ibilbide propioa egin behar duela, gainerako ikastetxeentzat erreferentzia izan daiteke. Horregatik, gaur egun Hik Hasi Aholkularitza Zerbitzuak ikastetxeei ematen dien bidelaguntza pertsonalizatuan aintzat hartzen ditu erreferentzia izan daitezkeen ereduak, eta baita Otxandioko eskolarena ere.

 

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Gure Eskaintzak

Gure Eskaintzak