Joxe Mari Auzmendi I. Hezkuntza Beka
'Eskola berria' izeneko egitasmoaren izaera integrala nabarmendu du epaimahaiak, bereziki eskolaren eta komunitatearen arteko hurbilpena nabarmenduz, Euskal Herri osorako eredugarri izango delako. Hik Hasik eta Hernaniko Udalak antolaturiko bekaren lehen deialdian aipamen berezia egin zaio Jakinmin praktika filosofikoen elkartearen Jolastuz hausnartzen haur filosofia proposamenari.
Baso eskolari ateak irekiz, naturaren integrazioan eta Haur Hezkuntzan ez ezik Lehen Hezkuntzan ere berrikuntza pedagogikoan proposatzen den jauzi kualitatiboagatik eta, batez ere, eskolaren eta komunitatearen hurbilpenari begira proposatzen duen proiektu integralagatik, Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren epaimahaiak Lertxundik, hezkuntza zinegotzi Oier Agirresarobek, hezkuntza teknikari Malores Etxeberriak, Hik Hasiko Mikel Agirrezabalak eta Otxandioko herri eskolako zuzendari Nagore Agirrebeitiak, Lur Olabarri aholkulariak eta Aloña Erauskin irakasleak, Joxe Mari Auzmendi zenaren familiarekin batera. “Honenbestez, gaurtik aurrera, bi urteko lan prozesua zabalduko ebatzi du Otxandioko herri eskola dela Joxe Mari Auzmendi zenaren izpirituari ongien uztartzen zaion proiektua eta beraz, Hik Hasik eta Hernaniko Udalak antolaturiko bekaren aurreneko deialdiko irabazlea. Pasa den azaroaren 24an egin da publiko epaimahaiaren erabakia, Hernaniko udaletxean egindako ekitaldian. Bertan parte hartu zuten Hernaniko alkate Xabier da eskolarekin, eredugarri eta ispilu izango dena herri hezitzaileen sareko herri eta ikastetxeentzat eta, oro har, hezkuntza komunitate osoarentzat”, azaldu zuen Agirrezabalak. “Otxandioko herri eskola ezaguna eta prestigiatua da lehendik ere hobekuntza pedagogikoan eta bereziki bizikidetzan egiten ari den lanagatik, eta Hik Hasi ziur dago bekaren bitartez egingo duen jauzia aberasgarri eta ispilu izango dela beste ikastetxeentzat ere. Dagoeneko herriaren eta eskolaren artean eraikia dagoen zubia sendotzeko balioko duen neurrian, eredu exportagarria izango da beste ikastetxeentzat ere”. Bokazio horrekin aurkeztu ere du aurkeztu proiektua Otxandioko eskolak, Nagorre Agirrebeitia zuzendariak aurreratu zuenez: “Otxandioko herri eskolak eramango du aurrera proiektua, baina exportagarria izango da Euskal Herriko beste eskoletarako ere. Komunikazio bat sortu beharko litzateke eskolen artean, besteek egiten dutenaz ikasteko”.
Eskola berria izeneko proiektua sei ardatzetan oinarritzen da: ikasleen interesetatik abiatutako ikasketa prozesua; mugimendu autonomoa martxan jartzea; komunikazio sinboliko eta afektiboaren bitartez hizkuntza eta kultura transmititzea; jasangarritasuna; naturan ikastea; eta inklusioa: eskolan zein herrian aniztasuna zentzu guztietan errespetatzea. Proiektuarekin ikaskuntza aktiboago bat sustatu nahi dute, eta horren bitartez, ikasleak euren esperientziatik, errealitatetik ikastera bultzatu. Ikaslea izango da ikasketa prozesuaren erdigune, eta irakaslea izango du bidelagun. Eskola berria aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa jotzen dute eskola eta herria “elkarlanean” aritzea, eta horretarako ausardia ere behar dela adierazi zuen ikastetxeko aholkulariak: “Gelatik eta eskolatik atera behar da”. Proiektuaren ardatz bereizgarrienetako bat eskolaren eta komunitatearen arteko zubia berreirakitzea da, Olabarrik azaldu zuenez, “eskola ez da herririk gabe eta herria ez da eskolarik gabe”.
Aipamen berezia
Halaber, epaimahaik hobetsi du eta Hik Hasik eta Hernaniko Udalak begi onez babestu dute lehen deialdi honetan aipamen berezi bat egitea. Hain zuzen, ere Jakinmin praktika filosofikoen elkartearen Jolastuz hausnartzen. Haur filosofia proposamena proiektuari. “Haurtzarotik hasita, eskoletan beharrezkoa da gogoetatzeko, hausnartzeko eta hori adierazteko eta argudiatzeko gaitasuna lantzea”, adierazi zuen Agirrezabalak, epaimahaiaren ebazpena ezagutaraziz. Honenbestez, Jakinmin praktika filosofikoen elkartearen ezagutaraztea eta zabalpena egiteko konpromisoa hartu du Hik Hasik, eta halaber, Haur Filosofiako formazioa eskaintzeko aukera emango zaio Jakinmin praktika filosofikoen elkarteari Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoetan. Epaimahia, Hik Hasiko hiru ordezkarik eta Hernaniko Udaleko hezkuntza ordezkari batek osatu dute. Bi urteko izaera izango du eta 12.000 euroko diru-laguntza. Aurten orotara, hamar proiektu aurkeztu dira beka deialdira, eta emaitzarekin gustura agertu da Hik Hasi, “ izaera anitzekoak direlako, batzuk ikuspegi nazionalekoak, besteak tokian tokiko proiektuak; elkarteenak, ikastetxeenak…” Joxe Mari Auzmendik bere ibilbidean ondutako lau hezkuntza balioren inguruan ardazten zen beka: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea eta inklusioa. “Jasotako proiektuen izaerak erakutsi du hezkuntza komunitatea hobekuntza eta lanerako gogoz dagoela, eta beharra duela”