Arreta gabezia, dislexia, diskalkulia… azken urteotan asko ugaritu diren diagnostikoak dira. Baina posible da, diagnostiko horietara —eta hainbat kasutan gure haurrak eta gazteak neurrigabe medikatzera— iritsi aurretik neurriak hartzea. Posible eta beharrezkoa.

 

Asko hitz egiten dugu prebentzioaren garrantziaz, baina benetan heltzen al diogu gaiari? Baliabideak behar dira, jakina, arazo izan daitezkeenak arazo bihurtu aurretik esku hartze egokiak egiteko. Arreta gabezia, dislexia, diskalkulia… azken urteotan asko ugaritu diren diagnostikoak dira. Baina posible da, diagnostiko horietara —eta hainbat kasutan gure haurrak eta gazteak neurrigabe medikatzera— iritsi aurretik neurriak hartzea. Posible eta beharrezkoa.

Baliabideak ez ezik, ausardia behar da horretarako eta Lakuntzako Herri Eskolan kezkei eta urduritasunari aurre egin, eta horretarako adorea izan dute. Ikasturte oso bat behar izan dute esperimentu deitu duten hori aurrera eramateko: edukiak erabat baztertu gabe, baina curriculuma helburu bakar gisa hartu gabe, ikasgelako ohiko planteamendua irauli dute. Eskolaz kanpoko profesionalak gelan sartu dira eta haurren antolamendu neurologikoan jarri dute arreta. Izan ere, arrakasta akademikoa lortzeko, haurrek nerbio-sistemaren heldutasun maila jakin bat lortu behar dute eta, kasu askotan, ikasteko zailtasunak antolamendu neurologiko osatugabearen ondorio izaten dira. Mugimenduaren garapena dago antolaketa egokiaren oinarrian eta horri arreta berezia jarri diote, baina alderdi bisuala eta entzunezkoa ere zorrotz aztertu dituzte. Hainbat ariketaren bidez eta profesionalen laguntzaz hori guztia landu eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek; ez soilik irakurketan, idazketan eta matematikan, baita alderdi emozionalean eta portaeran ere. Modu horretan, ikasleek indarberrituta ekin diote 2024-25 ikasturteari eta lan handia egiten ari dira orain, 5. mailan.

Bederatzi hilabete nahikoa izan dira hori guztia gertatzeko, baina ikasgelako ohiko egunerokoa albo batera uztearen aldeko apustua egin dute horretarako. Abiadura bizian eta inertziari jarraituz bizi garen garaiotan, beharrezkoa baita, tarteka, pause botoia sakatzea; gelditzea eta arazoen sustraiari heltzea, ondoren indarrez berrekiteko. Ez da denbora galtzea, etorkizuna hobea izan dadin ezinbesteko inbertsioa baizik.

 


Nor dira euskal margolariak, musikariak, zientzialariak, kirolariak, artistak? Hori ez da eskolan ikasten, hori “ aisialdian deskubritzen dute batzuek, ez denek.

Nerea Godoy