Piztu Plaza euskarazko sormen jaialdia abiatu zuten Arrasaten apirilaren 25ean.
Piztu Plaza euskarazko sormen jaialdia abiatu zuten Arrasaten apirilaren 25ean. Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoak euskal kulturgintza indartu eta gazteak euskal kulturaren sortzaile aktibo bihurtu nahi ditu eta ikastolak euskal sorkuntzaren plaza eta laborategi gisa sendotu.
Sorkuntza artistikoa baliatuz, gazteak ikusle pasibo izatetik sortzaile aktibo izatera igaro daitezen bultzatu nahi dute, euskararen transmisioan eta gizarte eraldaketan ahotsa eta erantzukizuna hartuz. Hala, dantza, antzerkia, musika, bertsoak, jolasak… izan ziren, besteak beste, Arrasaten.
Sei ikastetxe ari dira parte hartzen ekimenean: Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, Sopelako Ander Deuna Ikastola, Azpeitiko Ikastola, Bergarako Aranzadi Ikastola, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen gunea eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunea.
