Aurten polemika handia ekarri du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketen notek 168 zero utzi dituztelako. 

 

Ekainean zehar egin dute unibertsitatera sartzeko proba Euskal Herriko ikasleek. Ekainaren 2an, 3an eta 4an egin zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ikasleek eta ekainean zehar izan dituzte Baxoko azterketak Ipar Euskal Herrikoek. Aurten polemika handia ekarri du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketen notek 168 zero utzi dituztelako. Berrikuspena eskatu ondoren, 110era jaitsi dira zeroak, baina notak apenas igo dira: 2aren inguruan gelditu dira altuenak.

Polemika handia sortu du gaiak eta sistemak “berme guztiak” dituela azpimarratu du Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak. Zuzenketa prozesuaren independentzia defendatu du Bengoetxeak eta euskarazko azterketa ongi formulatuta egon dela adierazi du. Irizpideak errealitate soziolingustikoaren arabera moldatuko balituzte prebarikatzen ariko liratekeela adierazi du EHUko errektoreak.

 

Argazkia: Maialen Andres / Foku · Donostian, 2026ko ekainaren 2an.