Maiatzaren 23an egin zuten hirugarren danborrada Baionako karriketan.

 

Parisen entzunak izateko beharrarekin, Seaskako ikasleek, irakasleek eta familiek urteko hirugarren danborrada egin zuten maiatzaren 23an Baionako karriketan, euskarazko irakaskuntzak behar dituen baliabideak exijitzeko. Maiatz hasieran jaso dituzte datorren ikasturterako Parisek esleitu dizkien irakasle postuak eta kopuruak ez datoz bat Seaskaren beharrekin. Erik Etxart Seaskako lehendakariordeak adierazi zuen ez zaiela gutxienekoa eman: “Nork irudikatzen ditu 39 ikasle kabitzen ez diren ikasgela batean?”. Ez dutela urrats bat ere gibelera eginen adierazi zuen Etxartek. Seaskak dituen 39 ikastetxeetako ikasleak, familiak eta irakasleak elkartu ziren Baionako protestetan.