Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta hezkuntza arloko 50 bat eragilek Segregazioaren kontrako mahaia abiarazi dute.

 

Etxebarriko Etxebarri BHI institutuan egin zuten bileran jakinarazi zuten prozesuak hiru fase izango dituela: lehenik, egoeraren diagnostikoa egingo dute; bigarren fasean misioa, ikuspegia eta printzipioak landuko dituzte; eta, hirugarren eta azken fasean, estrategiak eta neurri zehatzak diseinatuko dituzte. Prozesua ekainean amaitu nahiko luke Hezkuntza Sailak, eragileen arteko ituna sinatuta.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoek, LAB, UGT, CCOO eta Interinoak sindikatuek, familien ikasleen elkarteek, unibertsitateek, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta PP alderdiek, itunpeko sareko patronalek eta hezkuntzako beste hainbat eragilek hartu zuten parte bileran. ELA eta Steilas sindikatuek ez zuten parte hartu, eta Steilasek elkarretatzea egin zuen Etxebarri institutuaren atarian mahaia “itxurakeria ariketa bat dela” salatzeko.

 

 


Argazkia: Oskar Matxin Edesa / Foku · Etxebarrin, 2025eko irailaren 8an.