Bortxaketarik gabeko heziketa
“Ez ezazu nirekin haurra banintz bezala jokatu” izeneko hitzaldia emango du Susana Martinez Eskurtze Institutuko Haur Hezkuntzako irakasleak eta Euskal Herriko PiklerLoczy sareko kideak 0-3 zikloko hezitzaileen formazio-saioan. Bortxaketarik gabeko heziketaren inguruan HikHasik UdakoTopaketen barnean antolatutako ikastaroarekin bat egingo du saioak.
Martinezen irudiko, gaur egungo ingurunabar sozialek serioski eragiten diete autonomia-prozesuei eta modu osasungarrian hazteari: desirak berehala betetzearen apologia, frustrazioarekiko tolerantzia txikia, arauen prestigio-galera, ahalegin falta, prozesuaren ideia ukatzen duen berehalakotasuna… Alderdi horiek guztiek bizitzako ikaste-prozesua zaildu egiten dutela dio,eta, hitzaldiaren izenburuari erreferentzia eginaz, hainbat galdera planteatzen ditu: Zer da haurrarekin ondo jokatzea? Zerk definitzen du zer den ondo tratatzea, zaintzea? Unibertsala den zerbait da, edo aldatu egiten da denboraren joanean? Ondo jokatzea haurraren beharrak asetzea da?Haurrari dagokion lekua ematea da?
Bereizi egiten ditu Martinezek “tratu txarrak ematea” eta “gaizki tratatzea” kontzeptuak: delitua litzateke lehena, eta, normalizatuta dagoelako, naturalizatuta eta ikusezin gelditzen dena bestea. Bigarren horretan hainbat alderdi sartzen ditu: beti presaka bizitze hori, edota guraso izatea eginahal guztiak egin eta bizitzari bizkarra emanda bizitzean datzala onartzea, bizi-sortzaile izan beharrean edo bizi-prozesuetan lagun egitea izan beharrean.
Eta zer dakarkio haurrari denborarik eta pazientziarik gabe zaindua izate horrek? Hala dio irakasleak: “Gure interesgunea lehen haurtzarotik beste adin batzuetara mugitzen badugu, profesionalek adierazi digute gero eta haurtxikiagoak hartzen dituztela; gero eta haur gehiago direla arreta falta dutenak edota bulkadak eta oldarkortasuna kontrolatzen ez dituztenak, prozesatu ezin duten gehiegizko estimulazio baten aurrean jartzen direnak, edota nahi duten guztia jasoko dutela agintzen zaienak. Gero eta gehiago dira nahastuta dabiltzan eta segurtasuna emango dien autoritate-eredurik ez duten familiak,edota gainez egin dadabiltzan hezitzaileak, harreman-gatazkei irtenbidea emateko irizpideak eskatzen dituztenak, segurtasunik ez duten helduak. Lehen urte horietan gertatzen dena lotuta dago gero,haurtzaroan, pubertaroan, nerabezaroan, helduaroan...gertatzen denarekin”.
Haurra ondo tratatzearekin loturik, kontuan izan beharreko bi alderdi aipatzen ditu Martinezek: batetik, bizipenak,esperientziak, ekimenak eta espontaneotasunak subjektuaren eraikuntzan duten garrantzia; eta, bestetik, subjektua modu osasuntsuan eraikitzeko haurraren gaitasunak lantzeak duen garrantzia.
1. Barrutik ateratzen dena
Martinezek azaldutako eran, aurkitu, esploratu edota ezagutu nahiak eramaten du haurra mundura irtetera; munduan diren estimuluek dei egiten diote.Eta haurra estimuluen bilatzaile da. Oinarri segurua izanda, lehen urruntzeak egin ditzake −hau da, aldendu, bere motibazioak bultzatuta−. Haurra bere esperientzien bila (berari interesatzen zaion et ahelduarengandik ez datorren zerbait egin nahian) oso goiz hasten dela dio; areago, askotan helduaren aurka jartzen dela esperientzia hori egiteko, helduak haurra berak espero duen gauzak egiten ikusi nahi duenean:“Esperientziaren kontu hori, modu erraz batean esanda, bizi duguna da, dardara eragiten diguna, bizigaren sentipena ematen diguna. Horixe bilatu nahi izaten dugu zerbait berria egitera goazenean, guretzat ezezaguna den toki bat ezagutzen dugunean, jarduera berriren batean saiatzen garenean, jardunaldi batzuetarako izena ematen dugunean”
Haurrak ikasten ari dela konturatzen denean, hiru aurkikuntza egiten dituela azaltzen du Martinezek: lehenik,ikasi duen hori (adibidez,koilara batekin erretilu bat edo edalontzi bat jo,soinudesberdinaateratzenduela); bigarrenik, ikasitako horrek aberastu egiten du, baliabide berri gehiago barneratzen dituen neurrian (ez da gauzaberaatebatirekitzenjakiteaeta ez jakitea); eta hirugarrenik, aurkitzailedabera ere (askoz gauza gehiagoaurkitzekogai arenizakiakgara).
Duten neurria dutela ere, bada zerbait komuna esperientzia guztietan, adituarenarabera:bakoitzakegitendionekarpenberezia,norberaren ukitu hori. Izan ere, bere esanetan, mundura irteteko, haurtxoak barneindarbatdu,berebizitasunarenadierazpena den indar bat, hau da, bere espontaneotasuna.Indarhorrekkanpoko mundura eramango du haurra, behar ditugun afektuak bilatzera, besteekin harremanak ezartzera, trukatzera, esploratzera, ezagutzera, ikastera. Horrexegatik, Martinezen ustez, helduak haurrari egin nahi duen guztia egiten uzten badio, ezda ari haren espontaneotasuna errespetatzen;“ziur asko, heldu hori ez dago libre, haren burua haurtxoa bizitzen ari den horretatik urrun egongo da. ‘Denak balio badu’ oinarri hartuta jokatzen duen heldua haurtxoa abandonatzen duen heldua izango da. Joatea eta itzultzea, biak izango dira beharrezko; haurrak laguntza eta elkarlana behar ditu bere proiektuetarako, egiten duenari erantzun bat ematea eskatzen du, ikuspuntu bat, gutxienez, egiten duena besteak hauteman duelaegiaztatzea. Sentiberatasun berezia duen solaskide bat behar du, haur esploratzaile, esperimentatzaile eta jostalari batek zer behar dituen jakin dezan eta, gainera, haurtxoaren asmoak desordena, etsaitasun edo heziera txarreko zeinu modura zentzu negatiboan epai ez ditzan aurrez. Baldintza horietan izango dituzte emaitzarik onenak hartxoaren bulkadek”.
2. Nahi duen guztia edo dezakeen guztia?
Haurrak bere gaitasunak beste gizaki batzuekiko harremanean eraikitzen dituela esplikatzen du Martinezek, gizakiok ditugun beharrak beste batekin elkartzean soilik ase daitezkeela, eta horregatik,behar horiek dimentsio soziala hartzen dutela. Hala, norbanakoa loturen bilbe batean agertzen da, eta hor garatzen da norbanakoaren oinarria, beharra/asetasuna bikoteari esker: “Haurtxoa jaiotzen denean, eta oinarrizko helduarekin guztiz bat eginda dagoenean, oso ondo identifikatzen dira haurtxoaren beharrak eta horien asetzea. Amak guztiahaltasunaren ilusioa pizten du haurtxoarengan, esnea haren ahoan jartzen baitu hark behar duen unean bertan. Hala, bada, berak esnea asmatu duela sinesteko aukera eman go dio horrek haurtxoari, kanpoko objektu hori berak sortu duela pentsatuko du.Baina gaitasun berriak eskuratzen dituen heinean, beharraren erantzuna berehalakoa ez denez, beste gaitasun batzuk badituelako, beharraren eta behar horren asetzearen arteko bereizketa gertatuko da, eta arrakala horrek tresna psikikoaren mugimendua behartuko du: niaren eta ez-niaren arteko desberdintasunaren hasi-masiak agertuko dira, errealitatearen eta fantasiaren artekoak, niaren eta munduarenartekoak”.
Martinezek adierazi bezala, gaitasun berriak eskuratzeak aurkako sentimenduak sortuko dizkio.Aldebatetik, gaitasun berriak aurkitzeak eta praktikan jartzeak poza sortuko dio; eta, bestetik, eta honetaz gutxiago hitz egiten da gaur egun, beldurra sentituko du gauza berrien aurrean, urduritasuna, eta aurrekoar iagur esateak nahigabea ekarriko dio. Baina, haurrak bere buruaren ardura hartzeko abilezia berri bat sortzen duen unean, funtsezkoa da gehiegi ez laguntzea, haurrak abilezia horiek garatzeko aukera izan dezan eta egin beharreko doluak egin ditzan.“Behar baino gehiago edo gutxiago egiten duen helduak haurraren nartzisismoa hausten du, eta ez dio aukerarik ematen haurrari bere baliozko nia inbestitzeko. Horregatik, nahitaezkoa da helduak eskuzabaltasunez jokatzea une honetan, haurraren erabateko hornitzaile izateari uztea eta, alde batera geldituz, haurrari irekitzeko gaitasuna ematea. Oinarrizko helduak zailtasunak baldin baditu haurrarentzat ‘den-dena izateari uzteko’ eta horren dolua egiteko, altzoa hutsik sentitzeko, haurrak gure laguntzarik gabe egiten dezakeela onartzeko, eta, familien kasuan,seme-alaben hazieratik aske gelditzean duten denbora hori kudeatzeko... Behar baino gehiago egiten badugu, haurra gero eta pasiboagoa izango da, tirano bihurtzek oarrisku aizangodu,etadesira eraikitzeko gaitasuna kenduko diogu”.
Aldiz, Martinezek adierazitakoari jarraiki, bere tokian dagoen haurra, egin dezakeena egiteko gaitasuna duen haurra, gauza berriak egitera bultzatu den haurra, gizakiarekiko loturatik sozializatutako haurra, baliotsua sentituko da eta besteekin erlazionatzeko abileziak garatuko ditu, doluei aurre egin ahal izango die eta mota guztietako sentimenduak barneratuko ditu, modu osasungarrian hazi ahalizateko.