ALBERTO LADRON ARANA | IDAZLEA
Txikitatik atsegin izan dut irakurtzea.Aitari nobelak lapurtu, irakurri, eta gehienetan birrindu egiten nituen. Ez galdetu azken urrats horretaz, nik ere ez baitakit zergatik egiten nuen. Beharbada 70eko hamarkadako liburuak ez zirennikustebezainsendoak.
Eskolan ez zuten gure irakurzaletasuna bultzatzeko ahaleginik txikiena ere egin. Irakasleek nahiko lan zuten bizirauteko orduko Eskola Nazionalaren anabasan. Hala ere, nire ikasgelako gehienok zer edozer irakurtzen genuen. Komikiak gehienbat –Asterix, Mortadelo,Tintin eta abar–, baita garaiko bestseller-ak ere: Sandokan, Ben Hur, Enid Blytoren nobelak… Hori guztia, inongo bultzadarik gabe sistemaren aldetik.
Francoren hezkuntza sisteman hezi ninduten. “Una, grande y libre” eta hori guztia. Hala ere, gutako gehienekin ez zuten emaitza handirik lortu. Nafarroako belaunaldirik abertzaleena, sinesgabeena eta antimilitaristena izan ginen.
Sistemak huts egin zuen.
Geroago, institutuan eta karreran, klasiko espainiarrak irakurrarazten zizkiguten. Badakizue,Lope,Calderón eta enparauak. Irakurketa behartua amaitzen nuenean, S.Kingeta Tolkienen nobeletan murgiltzen nintzen, plazer handiz murgildu ere. Sekula ez naiz berriz hurbildu ustezko klasiko haiengana.
Berrizere,sistemak ez zuen funtzionatu... egun funtzionatzen ez duen bezala.
Ikusten duzuenez, ez dut fede handirik hezkuntza sisteman. Badakit hau erratea ez dela oso txukuna hezkuntza aldizkari batean, baina, zer nahi duzue, zerbaitekhuts egin zuen nire heziketan.
Ekoizle eta kontsumitzaile izateko hezten gaituzte, ez pertsona aske izateko
Jose Luis Sampedro