MIREN AMURIZA | BERTSOLARIA

Duela aste batzuk umetako eskola lagun batekin elkartu nintzen kalean. “Kaixo, aspaldiko!” nik, “Que tal andas?”berak.“Ondo,betikomartxan…” nik, “Pues yo todavía buscando curro...” berak. Langabezian zegoenetik hainbat ikastaro egin zituela kontatu zidan eta euskaltegian izena emateko asmoa zuela; beharrerako aukera gehiago izateko batetik, behingoz euskaraz ikasteko gogoa zuelako bestetik.Poztu nintzen! Poztu nintzen baina zer pentsatua ere eman zidan; lagun honek eta biok eskola berean, gela berean, Dereduan, irakasle eta material berberekin ikasi baikenuen 3 urtetik16 urtera bitartean eta hala ere, hura ez baita gaur egun euskaraz azalek oelkarrizketa bat izateko gai. Haur batengan eragin zuzena dute etxean, kalean nahiz eskolan Miren AMURIZA BERTSOLARIA jasotzen dituen eredu eta jarrerek edozein hizkuntza ikasteko orduan. Lehenengo biak hain eremu anitz eta zabalak izanik, zailagoa da bertan eragitea. Ikastetxeak ordea, esparru ezin egokiagoak dira hizkuntzen lanketa eta transmisioa modu eranginkorrean egiteko. Eta euskararen kasuan bezala mintzaira gutxituez ari garenean, baita hizkuntzen arnasgune nagusi bilakatzeko ere. Baina arnasgune barik, ez ote dira ikasle askorentzako itomen izanoraintsuarte?

Koka gaitezen gure herrian adibidez, Berrizen, Euskal Herriko beste leku asko bezala euskararen ezagutza gora eta erabilera beherantza doan herri batean. Laurogehita hamarreko belaunaldiko on argazkia hauxe zen gutxi gora behera ama-hizkuntzaren arabera: % 50ak guraso euskaldunak genituen, % 40ak gazteleradunak eta % 10ak bata euskalduna eta bestea erdalduna. Egun gazteleraz bizi dira azken bi multzoetako ikaskide gehienak, baita lehenengoko batzuk ere. Ez diot balantza euskararen kalterako eskolaren erruz bakarrik desorekatuzenik ,baina ez dut uste ikasle erdaldun haiei gure hizkuntza maitatzen irakatsi zitzaienik ere. Gogoan dut LH-n hainbat urtez egin genuen Txartelen jolasa adibidez: irakasleak gure izena zuten hamarna txartel banatzen zizkigun astelehenetan. Astean zehar batenbat gazteleraz berbetan entzun ezkero“Txartela!”esaten genion eta hark bere papertxoetako bat bota behar izaten zuen kutxa batera. Ostiraletan txartel kontaketa egiten genuen eta honenbeste txarteletik gora zutenetzat, sariren bat egoten zen. Astea joanastea etorri,berdintsuak izaten zirenordea saritueneta zigortuen aldean egoten zirenak, eta normala den bezala, jolasa gorrotatzetik hizkuntza gorrotatzera pasatu ziren asko. Arbitrotxikien jolasak jokoz kanpo utzi ez zituen erdaldun apurrak,DBH-rairitsi orduko hasi ziren gure zelaitik urruntzen. Izan ere, zerekin lotzen zuten euskara? Lankoaderno, aditz taula eta berridazketa amaigabeekin… Eta bi aukera zeuden orduan ere: gainditu edo suspenditu.

Ikasgai bat baino gehiago, askoz gehiago da euskara. Irakas diezaiegun badahaurreieuskaraz jolasten,pentsatzen, maitemintzen, lan egiten, whatsappeatzen, izaten… Txartel gorriak barik, banatu ditzagun gonbidapenak; lagun berriak egitea bezain garrantzitsua baitugu zaharrekin adiskidetzea.


Guk ez dugu ikasleek nahi edo eskatzen dutenaren araberako eskola bat egitea proposatzen,guk esaten dugu ezinezkoa dela eskola bat egitea ikasleen iritzia ezagutu gabe

FrancescoTonucci