Txertoak onespena du, oro har, medikuntzan eta jendartean. Baina “oro har” diogu, ez baita erabatekoa. Eztabaida, edo gutxienik kezka sortzen du haurrari, jaio berritan, txertoa jarri behar zaiola entzuteak. Euskal Herrian ere gero eta gehiago dira txertoaren edo zenbait txertoren inguruan zalantzazko iritzia duten gurasoak, eta baitaosasungintzako profesionalak ere. Eztabaida, alabaina, ez da txertoa bai ala ez. Eztabaida konplexuagoa da.
Arrazoi sinple bezain pisutsu batengatik, osasungintzako arduradunen artean onespen eta adostasun zabala dute txertoek: gaitzen aurrean eta bizi kalitatearen mesedetan, txertoa medikuntzak inoiz sortu duen tresnarik eraginkorrena da. Argudio horrek, alabaina, ez ditu denak konbentzitzen. Zenbait profesional eta erabiltzailek ezbaian jartzen dute baieztapen hori, eta txertoen baliagarritasuna bera zalantzan jartzen dute. Aurkakoen eta guztiz aldekoen artean, badaude txertoak oro har eskuzabalik hartzen dituzten profesional eta gurasoak, baina egutegian dauden zenbait txertoren inguruan —azken aldian ume tokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoak sortu ditu zalantzak— iritzi kritikoa dutenak, eta eztabaida beharrezko ikusten dutenak, txerto horien albo kalteengatik, zalantzazko eraginkortasunagatik eta kostuagatik. Txertoa ez baita bat, ugari —gehiegi, batzuen aburuz— eta desberdinak baitira txertoak, beraiei buruzko eztabaidaren adarrak bezala. Galdera, beraz, ez da bai ala ez soilik, txertatze sistemara bertara hedatzen da eztabaida: txerto guztiak al dira beharrezko, eraginkor eta uste bezain seguruak?
Baliagarritasuna
XX. mendearen lehen hamarkadetan milaka heriotza eta elbarritasun eragiten zituzten hainbat gaixotasun infekzioso (elgorria, nafarreria, poliomelitisa...) guztiz edo ia desagerturik daude gaur egun. Medikuntzak txertaketa masiboari aitortzen dio lorpen hori, urari kloroa botaz edateko ur bilakatzearekin batera, bizi itxaropena handitzeko neurri eraginkorrena txertatzea dela erakusten du gaixotasun horien bilakaerak. Txertoek baliagarri izaten jarrai dezaten, eta gaitz horien epidemiarik gerta ez dadin, haurrak txertatzen jarraitu behar dira, gaixotasun infekziosoak ia desagerturik egonagatik txertorik gabe gaitz horiek hedatzeko arriskua ugaritzen baita, osasungintzaren arabera; txertatzeari utziz gero, gaitzak azaltzeko arriskua areagotzen baita.
Txertatzea ala ez gurasoen aukera da Euskal Herrian, ez bada epidemia baten kasuan. Gehienek txertatzeko erabakia hartzen dute, eta horren ondorio da, osasungintzako arduradunen arabera, gaur egun elgorri, poliomelitis edo nafarreri kasurik apenas jazotzea. Oso gutxiengoa izanik txertatu gabe dagoen biztanleria —%5ekoa baino baxuagoa dela diote admnistrazioek—, epidemia arriskuak oso urriak lirateke. Aldiz, txertatu barik dauden umeen kopurua haziko balitz —%15-20an jartzen dute adituek neurria— epidemia kasuak ugaltzeko aukera legoke. Horren adibide ugari daude Europan bertan, Errusian, adibidez, erregimen komunista desegin eta bi urtera bakunazioak jaitsi egin ziren dirua aurrezteko neurri gisa, eta herrialde horretan 15.000 difteria kasu eta 470 hildako egon ziren.
Haatik, iragan mendearen bigarren erdialdetik aurrera, txertaketarekin batera, elikadura, higiene eta bizi-baldintzen hobekuntzak egon dira, eta txertoen eraginkortasuna ezbaian jartzen duen korronte nagusiak garbitasun horri egozten dio gaixotasunak erradikatu izana. Eta, iritzi horien arabera, gaur egun txertatu gabe dauden umeek gaitz horiek ez edukitzeak erakusten du txertoak ez direla gaitzak erradikatzearen arrazoi. Haatik, aldekoen iritziz, pertsona horiek ez dituzte gaitzak gehiengo handi bat txertaturik dagoelako, eta bakunaturiko pertsona horiek ez luketelako utziko gaitza pasatzen. Datuek erakusten dutenez, txertaketa masiboak 60ko hamarkadan hasi ziren, dagoeneko gaixotasun infekziosoak jaisten ari zireneko garaian.
Txertoak bai ala ez, edo zein bai eta zein ez, eta zergatik erantzun ahal izateko, informazio egokia behar da. Eta hori da, hain zuzen ere, txerta-tzeko askatasuna eskatzen duen ligaren arabera, txertoen alderik ilunena. Hau da, ez da erraza, txertoen segurtasun-mailari buruzko informazio fidagarria lortzea. Informazio eskuraezinena txertoen albo kalteei buruzkoa da. Ez txertoen egileek eta ez merkaturatzaileek, ez osasun arduradunek, ez dute ukatzen txertoek albo kalteak izan badituztenik, baina bestelako edozein medikamentuk dituzten bezala dituztela diote, ez gehiago. Albo kalte horiek onartuagatik, ez direla ezagutarazten eta publiko egiten salatzen dute iritzi kritikoa duten erabiltzaileek, kasu askotan, ondorio-efektuak gertatzen direnean, osasungintzak ez duela onartzen txertoen zuzeneko eraginez izan direnik. Ondorioz, gurasoek ez dakite benetan haurra txertatzean zer albo-kalte jasan ditzakeen. Txertoaren aldekoek nabarmentzen dute albo-kalteak izateko arriskua oso txikia dela txertorik hartu ezean
pertsona horrek izan ditzakeen arriskuen aldean, txertoak hartzen dituzten milioietatik oso kopuru baxuak izaten baititu albo kalte esanguratsuak—kasu bakan batzuetan heriotza, gehiagotan paralisia, eta ohikoenak zorabio eta zefaleak izaten dira—.
Txertoen gaur eguneko sistema negozio bat izateak, eta atzean enpresa handiak egoteak txertoen inguruan mesfidantza sortzen du zenbait kasutan. Salatu izan denez, albo kalteak minimizatu izan baitituzte enpresek. Baina, era berean, txertoen atzean enpresa handiak egote hutsa ezin da, bere horretan, aski argudio izan txertoen aurka jartzeko. Unicefeko datuen arabera, ustez enpresa handi horien aurka egongo liratekeen herrialdeek –Kubak, Ipar Koreak eta Iranek, esate baterako— ere Mendebaldekoen antzeko txertaketa egutegia baitaukate.
Albo kalteen kasurik esanguratsuena autismoari loturikoa izan zen, ‘Wakefield kasua’ gisa ezaguturikoa. ‘The Lancet’ aldizkari prestigiotsuak txerto hirukoitz birikoak autismoa eragin zezakeela argitaratu baitzuen, eta txertoen kontrako mugimendu handia eragin. Era berean, eta artikuluaren ondorioz, Tiomersal merkurio kantitatea jaitsi egin zuten txerto horren egileek, Wakefieldek salatzen zuenari jaramon eginez. Baina hilabete batzuetara, aldizkariak berak argitu zuen Erresuma Batuko Medikuntzaren Kontseilu Nagusiak ebatzi zuela Wakefieldek irregulartasun handiak egin zituela artikulu haren oinarriko ikerketan, eta ezin dela gaur gaurkoz txerto hiruikoitz birikoa autismoarekin lotu. Hala ere, erretinan gelditu zaie askori Wakefielden lehen esana, eta txertoetan merkurioa —edo aluminioa— erabiltzeak txertaketen inguruko mesfidantza eragiten du gaur egun ere, eta txertaketa ez dela esaten den bezain segurua salatzen dute.
Hortaz, txertoa jarri ala ez, edo areago, zein txerto bai eta zein ez, eta zergatik, erabaki aurretik, informazio egokia eskatzea litzateke zuhurrena, txerto horren mesedeen inguruan, baina baita balizko albo-kalteei buruzko informazioa ere eta txerto horrek haurraren osasunean kaltegarri izan daitekeen osagairik ba ote duen. Osasungintzako profesionalek eskura duten edo izan beharko luketen informazioa da guztia.
Txertoen baliagarritasuna, segurtasuna, txertoek izan dezaketen aluminio eta merkurio kopuruaz eta albo kalteez gain, eztabaida sortzen duen laugarren puntua txertoen egutegiak dira. Administrazioaren arabera, tokian tokian aldatu egiten baita txertoa eta berau jartzeko garaia. Beraz, Araban bizi ala Lapurdin bizi, Gipuzkoan edo Nafarroan, garai desberdinetan hartuko dituzte txertoak, eta adibidez, Gipuzkoa, Bizkai eta Araban turbekulosiaren txertoa sistematikoki jartzen zaie umeei —haren gurasoek hala nahi izanez gero— eta Nafarroan ez; eta alderantziz gertatzen da barizelarenarekin. Aldeak txikiak izan arren, tokian tokiko administrazioak erabakitzeak zer txerto eta noiz jarri, susmoak edo gutxien-gutxienez nahasmenduak eragiten du. Batzuek bateratu egin nahiko lituzkete txertoen egutegiak, baina beste batzuek, aldiz, txerto ‘pertsonalizatuagoak’ eskatzen dituzte, hau da, haurrak ez masiboki txertatzea.
Iritzi kritikoa duten zenbait erabiltzailek uste dute haurrak garaizegi txertatzen direla, euren sistema inmunitarioa erabat osatu gabe dagoenean, eta gorpu-tza ahuldu egiten duela hain garaiz medikalizatzeak, eta gorputzean eta bere gaitasunetan eta erritmoetan gehiago sinetsi eta konfiatu behar dela diote. Horien arabera, pertsona bat ondo elikatzen bada, dagozkion orduak lo eginez atseden hartzen badu eta ariketa fisikoa egiten badu, eta lasai badago, aparteko arazorik gabe gainditu beharko lituzke haurrak txerto bidez saihestu nahi diren hainbat gaitz, elgorria eta barizela kasu. Gaitzak saihesteko, prebentzioa aldarrikatzen dute, gorputz sano bat izango baita gaitzei ondoen aurre egingo diena.
Txertoek haurraren sistema inmunitarioa errespetatu behar dute, horregatik ez dira txerto guztiak jaiotzeko unean jartzen —gorputz txikiak ezingo bailuke jasan—. Haatik, haurrak, jaio eta berehala, milaka mikrobio dituenez inguruan, beranduegi txertatuz gero, gaitza aurrez hartzeko arriskua dute umeek. Saharaz azpiko Afrikako herrialdeetan garaizago jartzen dituzte txertoak (osasun baldintzak, oro har, eskasagoak direlako) eta Europa Iparraldean, ostera, beranduago eta batzuetan dosi txikiagoetan.
tute ez kontsolatu, ez besotan hartu. Negarrez ari den haurra ez kontsolatzeak aurrerago sor ditzakeen balizko disfuntzioak, babes falta sentimendua, edo negar luzeak eragin ditzakeen estresa eta antsietatea dira metodo konduktibista honen alderdi ilunenak.
METODO NATURALA
Ferber, Valman, Estivill edo tankerako metodo konduktibistek 50eko hamarkadan dute abiapuntua, baina horiei oinarri zientifiko falta gaitzesten zaie –Estivillen kasuan ez dago inolako ikerketa zientifikori erreferentzia egiten dion oin ohar bibliografiko bat bera ere-. Nagusiki lerro psikoanilitikoaren jarraitzaileek egin diete aurre konduktibistei. Haurrei lo egiten irakatsi baino, sano dagoen haurrak bere kabuz hartuko duela lo diote horiek, haurraren loa helduen beharretara egokitu baino, bere kabuz lo hartzen laga behar zaiola. Haziera naturalago baten aldekoek haurraren beharrei kasu egitea dutenez abiapuntu, negar egiten badu umea kontsolatu egin behar dela diote.
Eskuliburuetara etorriz, Estivillen metodoaren pare Hego Euskal Herriko liburu-dendetan Rosa Jove psikologoaren Dormir sin lágrimas saltzen da, prezeski Ferberren eta Estivillen metodoei aurre egiteko idatzi zuen liburua. Sano dagoen haurra bere kabuz lo hartzera iritsiko dela dio Jovek, eta haurraren loa helduen beharretara egokitzea ez dela soluzioa, eta “are gutxiago haurra negarrez uztea; negarrez ari bada, sufritzen ari delako da, beraz, arreta behar du”. Lo hartu bitartean haurra negarrez uzteak “shock” bat eragiten duela dio Jovek. Loaren prozesu ebolutiboa jarraitzearen garrantzia nabarmentzen dute negarrik gabeko loaren aldekoek, eta “denerako” balio duten metodoekiko mesfidantza azaltzen dute, umeak lo egiten ez duela ikasiko, baizik eta ikasiko duena dela ez duela gurasoen arretarik jasoko gauean, eta luzarora begira, etorkizunean, haur horrek izan ditzakeen arriskuei erreparatzen die.
Metodo konduktibista ez erabiltzeak ez du esan nahi lo hartu aurreko errutinarik sortu behar ez denik. Gaua eta eguna bereizten ikastea –argi eta soinuen bidez- edo lo hartu aurretiko errutinak sortzea –bainua, abestia, ipuina…- bultzatzen ditu Jovek. Gurasoak haurraren lekuan jartzera gonbidatzen ditu, eta haren logura keinuak interpretatzen ikastea.