Musika liburuak berrargitaratu ditu Hik Hasik.
Xabier Zabalaren "Txirulaz" eta "Gitarraz" musika liburuak berrargitaratu ditu Hik Hasik.
Musika tresna hauek ikasten edo irakasten ari den edonorentzat liburu aproposak dira honako hauek. Besteak beste, euskal abesti herrikoiak eta klasikoak biltzen dituzten liburuak dira eta azalpen teorikoak, partiturak eta letrak aurkitu daitezke bertan. Hezkuntzan jardundako urteetan zehar egileak bereganatutako jakituria.