ANTXIÑE MENDIZABAL ARANBURU | EDITOREA ETA IDAZLEA

Urretxuko Lourdesko Ama ikastola izan zen nire aurreneko eskola, duela berrogei urte pasatxo. Eta garaiak kontuan hartuta, esatea daukat eskola berritzaile batean ibilitakoa naizela: euskaraz eginiko testu-liburuak izan genituen; euskal literatura ezagutu eta bertsotan trebatu ginen; gure historia eta kulturaren berri jaso genuen; Euskal Herriko mapa fisikoa eta politikoa marrazten genuen ia egunero –nik neuk Euskal Herria urez inguratutako uhartea bat zela irudikatzeraino–; euskal kantagintzaren errepertorio osoa ikasi genuen; ordura arte mutilentzat bakarrik ziren kiroletan zaildu ginen neskak; elastiko zuri-berde-gorria estreinatu genuen; antzerkia egin genuen; Antxiñe MENDIZABAL ARANBURU EDITOREA ETA IDAZLEA Tigre helikopteroak erosteko 1.353 milioi euro jarriko ditu Espainiako Gobernuak; hezkuntza arloan egin nahi ditue nmurrizketen ia erdia da hori. Talde antimilitaristak dantza talde bateta abesbatza bat osatu genituen, euskaraz alfabetatu ginen… Heziketa guztiz berria eta berritzailea, zalantzarik gabe.

Lastima, ez gara sexu-heziketa jaso zuten belaunaldikoak izan.

Atzera begira, ordea, eskola garaiko oroitzapen bat daukat batez ere nik gogoan: hiruzpalau urte nituenekoa izangoda, ume tropa handi bat,nitartean, lurrean eserita denbora luzean txotxekin jolasten ginen. Orduan, orain bezala, txotxekin letrak osatzen saiatzen nintzen ni. Beste batzuek kamioiak eraikiko zituzten, edo etxeak, edo espazio-ontziak; baten batek izango zuen ilaran jarri eta txotxak zenbatzeko joera; leihotik begira denborapasa egongo zenik ez zen faltako, edo aldamenekoa zirikatzen, eta baita baloiari ostiko batzuk emateko kalera irteteko amorratzen ere. Guztiok genuen lekua gela hartan

Urteak ez dira alferrik igaro, eta txotxa-saio haiek hasi dira beren fruituak ematen; gaur egun, letrak osatzeaz gain, ipuinak idazteko gauza ere banaiz.

Gure seme-alabak Urretxu-Zumarragako ikastolara joaten dira gaur egun, ni ibilitako eraikin berera, futbolzelai berean jostatzen dira, eta euren andereño batzuk nireak izandakoak dira. Eta nik ez diot eskola berritzaile batiuko egin.

Horregatik pentsatzen dut edozein heziketa lanarekin batera, haurrari hazten lagunduko dion eskola lehenetsi behar dugula. Hazteak geure buruaz eta munduaz dugun irudia gorpuztea, forma ematea, eraikitzea eskatzen du. Sormen ariketa horretan trebatzeko haurrak garatu beharko ditu baliabideak, gaitasunak eta konpetentziak. Baina, gainera, ezinbestean landu beharko du irudimena.

Irudimena gure errealitatetik abiatuta,mundu berriak sortzeko gaitasuna dela dio hiztegiak. Eta nik esango nuke gure mundua birsortzeko premia handia dugula.

Hori dela eta, ikastolak, akaso, berraztertu beharko luke adin guztietako ikasleak lurrean eserita jarri, eta irudimenari bide emanez, txotxekin jostatzeko denbora hartzea.


Tigre helikopteroak erosteko 1.353 milioi euro jarriko ditu Espainiako Gobernuak; hezkuntza arloan egin nahi dituenmurrizketen ia erdia da hori.

Talde antimilitaristak