Aurten ez dira Hik Hasiren Udako Topaketak egingo.

 

Urteetan zehar uztaileko lehen egunetan egindako hitzordurik ez da izango aurten. Uztailean salto egin eta 2025-2026 ikasturteari begira jarrita, hezkuntza eraldatzen eta formazio beharrak asetzen jarraitzeko eskaintza prest du Hik Hasik: udazkeneko Haur Hezkuntzako jardunaldia, iraupen laburreko laborategiak eta aholkularitza zerbitzua, besteak beste.