AITOR MENDILUZE | BERTSOLARIA

Bakarrik eta libre heztea, 

erdigunean haurra, gaztea 

nola curriculum estuak ditugun 

zer da irakastea?

 

Bakarrik eta libre uztea 

norberaren garapen askea 

hezkuntza munduan, 

helmugak buruan 

norantza ikustea...

 

Hezkuntzan zergatik, 

dihardu Hik Hasik 

euskal hezkuntzaren talaiatik? 

Topaketak lotuz 

aukeraz, aholkuz, 

hogei urte daramatza aukera bat sortuz.

 

Egiteko asko dugu 

horrek elkartu gaitu gu.

 

Bakarrik eta libre hastea 

indartzea, lantzea, haztea,... 

ausoak emanez 

ta elkarlanez hobetu araztea...

 

Bakarrik eta libre piztea 

kritikari ontzat iriztea 

delako finean 

gure ekinean 

harago iristea.

 

Hezkuntzan zergatik, 

dihardu Hik Hasik 

uskal hezkuntzaren talaiatik?

 Topaketak lotuz 

aukeraz, aholkuz, 

hogei urte daramatza aukera bat sortuz.

 

Egiteko asko dugu ´

horrek elkartu gaitu gu.


Doinua: Bakarrik eta libre, Imanol Urbieta