KARMELE JAIO | IDAZLEA

Eskolako lehen egunetako irudi bat iltzatuta daukat oroimenean. Umeen zaratak eta algarak entzuten ditut, gelabakoitzetikume andana irten da jolas-toki moduko batera. Ni beldur naiz. Neska-mutilengana hurbildu eta haiekin jolastea helburu eskuraezina da niretzat, harrapaezina. Lotsak paretara nauka lotuta,besoeta hanka kateatuta ditut, josita mingaina. Paretaren kontra egiten dut sorbaldarekin, eskuak nire gorputza eta paretaren artean zapaldu eta min egin arte, burua makurtuta, lurrean dauden harri-koskorrei begira. Ez dakit hiru,edo lau edo bost urte nituen,baina galdetuz gero zein den eskolako nire lehen oroitzapena hori dela eran Karmele JAIO IDAZLEA tzungo nuke. Bere ingurunetik bortizki ateratako animali baten antzera ikusten dut neure burua, ikaratuta, eskolako bazte rbatean.

Eskolan ematen da bakartasunarekin dugun lehen harremana; ikasten dugu bizitzari bakoitzak egin behar diola aurre dituen tresnekin, dituen baliabideekin, berak bakarrik. Eta bakoitzak dohain natural batzuk ditu, noski, batzuk berritsuagoak dira, beste batzuk isilagoak; batzuk lotsatiak, beste batzuk ausartak… Baina bakoitzak bere geneetan dakarrenarekin batera, gure izateko modua ikasi egiten dugu baita ere, inguruan ikusten dugunetik eta eskolan jasotzen dugunetik gehienbat.

Nik gauza asko ikasi nituen ikastolan.Idazten ikasi nuen,baita biderketak egiten nahiz eta inoiz ezdudan ondo ikasi zazpiaren biderkatzeko taula. Baina orain,nire hezkuntz aibilbideari urrunetik begiratuta, gabezia bat sumatzen dut. Eduki asko ikasi nituen,baina bizitzan hain beharrezkoak diren beste dohain batzuk ikasteko ez nuen laguntza handirik izan, edo ez dut gogoratzen behintzat: pertsonen arteko harremanak lantzeko, emozioak modu natural batean azaltzeko, lotsari edo beldurrei aurre egiteko, gaur adimen emozionala deitzen dena garatzen ez ziguten erakutsi.

Ni ume bat nintzenetik hona,gauza kasko aldatu dira eskola munduan, baina ez dakit oraindik emakume eta gizon orekatuak eta ahalik eta zoriontsuenak izateko beharrezkoak diren hainbat eta hainbat ikasgai ez diren kanpoan geratzen. Eta ez naiz, noski, zazpiaren biderketa taulaz ari, zazpiaren taula madarikatuaz.


Positiboa izan daiteke laztan bat, edo makilkada bat; eta suntsitzen gaituena izan daiteke opari bat

Antonio Mendizabal