MAITE ASEGINOLAZA | BAKETIK-EKO HEZKUNTZA ARLOKO KOORDINATZAILEA

Zinema eskolan erabiltzeko erraminta ezinhobea dela baiezta dezakegu, bi dimentsio uztartzen dituelako, bata ludikoa eta bestea hezitzailea. Zinemak trebatu eta informatzeko ahalmena du, jolas-moduan. Istorio on batek haur edota gazteen arreta bereganatzeko ahalmena du eta eraberean gizartearen ezagutzan sakontzek oaukera ematendu,beste kulturak ezagutzekoa, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren gaineko ikuspegia osatzekoa. Ideia, pentsamendu, jarrera, arau, balore eta abarrekin kontaktuan jartzen gaitu. Bestearen lekuan jartzen ere asko laguntzen du, protagonistek lehen pertsonan hitz egiten digutelako eta beraien errealitatean murgiltzen garelak okonturatu gabe.

Bakearen kultura eta balioen hezkuntza zabaltzeko tresna sortzailea ere bada zinema. Teoria, diskurtso eta gomendioen ordez,Baketik-etikzinemaren hizkuntza sortzaile, artistiko eta dibertigarria proposatzen dugu. Filma ikusteak ikuslearen begietan eta sentsibilitatean sortzen dituen esperientzia eta emozioen bidez heztea proposatzen dugu. Ez dugu ikasgai bat ikasi nahi, baizik eta esperientzia bat bizi, emozio bat sentitu eta bizitako horren inguruan gogoeta egin.

Baketik-en ustez gogoeta, elkarrizketa eta zentzu kritikoa sustatzeko oso tresna egokia da zinema.Eztabaida,elkarrizketa eta ika-mika eraikitzailea piztu eta dinamizatzeko bide aproposa beraz.

Zinemak errealitatea deskribatzen duen heinean gizartearen eta elkarbizitza arazoen ispilu bilakatzen da sarritan. Bizikidetzako hainbat dilema eta erronka aztertzeko eta lantzeko ahalmena ematen digu. Demagun filma jakin bateko protagonisten bizipenak aztertzen ditugula. Gugandik at ikusten ditugu euren arazoak, gatazkak, bizipenak... eta distantzia horrek lanketa errazten digu.

Elkarbizitza, zinearen bidez

Baketik-ek zinea Izan Proposameneko edukiekin bateratzea proposatzendu. Tresna-kaxabatdaIzan,zortzi ikaskuntzaren inguruan eratua, eta gizaki izaten ikasteko eta irakasteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzendizkigu,hezkuntza-ziklo osorako (LehenHezkuntzatikBatxilergora arte), kiribil-erako jardueran (www.- izanproposamena.org).

Hobeto bizitzeko, elkarbizitzeko eta hezteko zortzi ikaskuntza nagusitan biltzen du bere edukia Izan Proposamenak: (1) gizakion mugatasuna, (2)