Zoriona, edo antzeko zerbait, Karmele Mitxelenaren liburua eta  Elkarrizketa, Iñaki Olazabalen eskultura.

 

Ikerne 1:13

“Eguerdi on, ama. Esan kaixo amonari, Jare, esan, nola esaten duzu, Jare, A-MO-NA... Ez? Lotsatu egin- go zara? Oooo... Zer, zer moduz ama? Pentsatu nahi dut filtroren bat pasa diozula whatsappeko perfilean jarri duzun argazkiari: benetan existitzen da kolore urdin hori? Ez, benetan, espero dut egun hauek ondo pasatzen ariko zarela. Hemen dena betiko martxan, ondo, baina inbidia pixka bat ematen didazu tarteka. Ni ere joango nintzateke bakar-bakarrik oporretara. Atzo esan nizun xirimiria hasi zuela; bada, ez da ge- ratu oraindik. Jare, egon pixka batean. Zera komen- tatu nahi nizun ama... Jare, hor ez! Zera, aitarena... Jare, mesedez! Itxaron, ama”.

Ikerne 1:45

“Barkatu, ama, badakizu zein burugogor jartzen den Jare zerbait nahi duenean. Bada, esan nahi nizun, aitaren errautsen inguruan pentsatzen egon naize- la. Agian momentua dela orain, lasaiago gaudela, errautsekin zerbait egiteko. Ez dakit, zerbait sinplea, musika pixka bat, lore batzuk, bertsoren bat, hitz batzuk, lagunak... ez dakit, zer diozu? Nola ikusten duzu? Mendian agian, zuk jakingo duzu zein txoko gustatzen zitzaion... Horrela agian Jarek ere parte hartu dezake moduren batean. Ziur Xabi ere ados dagoela zerbait egitearekin; ondo datorkion data bat aukeratu dezake, asteburu bat. Ez dakit, ama, azken agur bat. Bueno, esango didazu ea zer iruditzen zaizun. Itzultzen zarenean hitz egingo dugu nahi ba- duzu. Ondo-ondo pasa, ama, eta deskonektatu! Esan agur amonari, Jare, Jare, ez? Lotsatu egingo zara? Ados... Ale, agur, amatxo”.

 

 

Liburua: Zoriona, edo antzeko zerbait (Elkar, 2024).

Egilea: Karmele Mitxelena.

Artelana: Elkarrizketa, Iñaki Olazabal, Zumaia.