LHko 5. eta 6. mailako ikasleak Hik Hasiren bulegoan.

 

Zubietako eskola txikiko LHko 5. eta 6. mailako ikasleak Hik Hasiren bulegoan izan genituen bisitan haien komunikabideak lantzeko proiektua dela eta. Haiek idatzi dute ondoko artikulua.


 

Eskolan hiruhileko honetan hedabideen gaia lantzen ari garenez, Hik Hasi aldizkariak Errekalden duen bulegora joan ginen bisitan, gaiaren gainean ikasteko asmoz. Martxoaren 13 goizean bertaratu ginen eta harrera ezin hobea eskaini ziguten.

Bertan gauza mordoa ikasi genuen, besteak beste, Hik Hasi aldizkariaz gain, Hazi Hezi aldizkaria ere bertan sortzen dutela, hainbat ale inprimatzen dituztela, bideopodcast bat egiten hasi direla edota zein programa erabiltzen dituzten aldizkariak maketatzeko.

Nahiz eta orotara 7 langilek osatzen duen lan taldea, gurekin 4 egon ziren: Ainhoa, Olatz, Paula eta Uxue. Bakoitzak zein lan egiten zuen esplikatu ziguten. Bulegoa ere erakutsi ziguten eta oso abegikorra iruditu zitzaigun. Bukatzeko, artikulu hau idazteko aukera eman ziguten eta ez dugu aukera galdu!

Oso ondo pasatzeaz gain asko ikasi genuen. MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ!