Artekale 044 zenbakian izango gaituzue zain!
Txirulaz eta Gitarraz liburuen edizio berriak izango ditugu eskuragai. Baita azken hiru liburuxka monografikoak ere: Psikogenesia, idazketa-sistemaren ikasketa-prozesua, EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak eta Sozializazio goiztiarra Haur Hezkuntzan. Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien azken zenbakiak ere bertan izango dituzue.
Horrez gain, jakin-mina zorrozteko Hik Hasiren poltsak, estutxeak eta koadernoak ere mahai gainean izango dira eta 2025eko apirilerako antolatu dugun Estoniako bidaia pedagogikoari buruzko informazioa ere emango dugu standean.