2026 urteko laborategietan izena-emateko epea zabalik dago.

 

HIK HASI LABORATEGIKO 2026 URTEKO ESKAINTZA PREST DA.

 

Laborategiak ez dira ohiko formazioa, ez dira ohiko ikastaroak. Prestakuntzan pauso berri bat dakarren formatua da hik hasi laborategiena: adituen mintzaldia, parte-hartzaileen arteko solasaldia eta gako praktikoak dira ardatz.

Laborategi bakoitza astean zehar burutzen diren lau saioz osatua dago. Gai bat lantzen da adituaren azalpenekin eta horrekin batera denbora tarte handia eskaintzen zaio parte-hartzaileen esperientziak, bizipenak, zalantzak eta kezkak partekatzeari. Eguneroko lanari eta zereginei oso lotuta dauden saioak dira. Solasaldietan esperientziak partekatzea eta elkarrengandik ikastea da helburua, gako praktikoak eskuratuz.

2026 urtean laborategi hauek eskainiko dira: