Emozioak eta harremanak lantzeko jolasak | 2026ko otsailak 11, 18 eta 25

2026ko otsailak 11, 18 eta 25

Izena emateko azken eguna: 2026ko urtarrilak 28

Izaera: presentziala

Nori zuzendua: gurasoei eta hezitzaileei

Kokapena: gaur egungo gizartean, emozio- eta harreman-trebetasunak eskuratzea funtsezkoa da haurren garapen integralerako. Trebetasun horiek, norberaren ongizaterako ez ezik, besteekin modu eraginkorrean eta harmoniatsuan elkarreragiteko gaitasunerako ere funtsezkoak dira. Ikasgelan eta etxean bizikidetza baketsua eta konstruktiboa izatea da ikaskuntza esanguratsu baten eta gizarte-bizitza aberasgarri baten oinarria. Adimen emozionala eta erlazionala sustatzean, haurrei emozioak kudeatzen, gatazkak modu osasungarrian konpontzen eta errespetuan eta enpatian oinarritutako harremanak eraikitzen laguntzen diegu.

Helburua: dinamikak eta tresna praktikoak eskaintzea, haurren eta nerabeen adimen emozionala eta harremanetakoa garatzeko jolasaren bidez. Helburua da segurtasun giroa sortzea bai ikasgelan eta bai etxean, erruduntasunik, mehatxurik eta zigorrik gabeko ikaskuntza eta bizikidetza sustatuz.

Metodologia: laborategi hau guztiz praktikoa izango da. Partaideek esperimentatu, jolastu eta partekatu egingo dute.

Partaidetza- eta esperientzia-metodologian oinarrituko da. Errespetuzko, konfiantzazko eta irekitasunezko giroa sustatuko da, parte-hartzaileek askatasunez adierazteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten.

Oharrak: Plaza mugatuak; hik hasitarrek lehentasuna izango dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatua.

Prezioa: 150 € hikhasitarrek – 175 € prezio arrunta. Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Izen-ematea bertan behera utzi nahi baldin bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

·       Hilabete lehenago jakinarazita: % 100 itzuliko da.

·       15 egun lehenago jakinarazita: % 50 itzuliko da.

·       Astebete lehenago jakinarazita: ez da ordaindutakorik itzuliko.

Egitaraua

2026ko otsailak 11, 18 eta 25

Nerea Mendizabal | Komunikazio Ez Bortitzean ziurtagiriduna, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea eta haur masajeko hezitzailea

Asteazkenak, 17:30-20:00

Donostia, EHU, HEFA II

Jada irekita dago 2026-2027 ikasturteko laborategiko izen-ematea. Guztira 10 laborategi eskainiko dira irailetik abendura bitartean.

 

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta:

Formazio gehiago erakutsi

Psikogenesia, idazketa-sistemaren ikaskuntza-prozesua | 2026ko azaroak 4, 18 eta 25

Begirada errestauratiboa bizikidetza sustatzeko | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2

Wikikasi ikas-egoera libreak: ikasgeletan martxan jartzeko gakoak | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2