Ikastetxearen printzipio pedagogikoak eguneroko praktikarekin lotzen | 2026ko urtarrilak 14, 21, 28 eta otsailak 4

2026ko urtarrilak 14, 21, 28 eta otsailak 4

Izena emateko azken eguna: 2025eko abenduak 18

Izaera: presentziala

Nori zuzendua: eraldaketa prozesuan murgilduta dauden ikastetxeetako zuzendaritza-taldeei. Beren funtzio eta egiteko pedagogikoari buruz hausnarketa egin nahi duten irakaslei eta hezitzaileei. Haurrekin (eta helduekin) modu osasungarriagoan erlazionatzeko moduari buruz gogoeta egin nahi duten pertsonei. Heziketan ere askatasuna printzipio gorena izan behar dela sinetsi bai, baina praktikan hori gauzatzeko dauden zailtasunei aurre egin nahi dietenei. 

Helburua: gure ikastetxeetako funtzionamenduko oinarri pedagogikoa ezartzeko momentuan, garrantzia duten baina askotan oharkabean igarotzen diren elementu etiko-filosofiko-politiko-ideologikoen zerrenda egitea, horien aurreko gure jarrera erabakiz, heziketan gure jarduna gidatuko duen pedagogia sortzeko, metodologia eta orientazio zurrunetatik urrun. Pedagogiak bizitzaren aurreko gure jarrerarekin duen loturaz ohartaraztea, neutroa ez den jarduera den heinean, arduraz erabaki ahal izan dezagun haur rekineta gaztetxoekin nola jokatu (eta beste adinetako pertsonekin). 

Metodologia: adituaren azalpenen ondotik, parte-hartzaileen solasaldiari emango zaio denbora gehien, haiek izango dute hitza. Taldekideen bizipenek, galderek, zailtasunek eta esperientziek hartuko dute lekua eta partekatzearen ondorioz, denen artean eta adituaren laguntzarekin, gako praktikoak aterako dira.

Partaidetza- eta esperientzia-metodologian oinarrituko da. Errespetuzko, konfiantzazko eta irekitasunezko giroa sustatuko da, parte-hartzaileek askatasunez adierazteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten.

Oharrak: Plaza mugatuak; hikhasitarrek lehentasuna izango dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatua.

Prezioa:150€ hikhasitarrek – 175€ prezio arrunta. Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

Izen-ematea bertan behera utzi nahi baldin bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

- Hilabete lehenago jakinarazita: % 100 itzuliko da.

- 15 egun lehenago jakinarazita: % 50 itzuliko da.

- Astebete lehenago jakinarazita: ez da ordaindutakorik itzuliko.

 

Egitaraua

2026ko urtarrilak 14, 21, 28 eta otsailak 4

Ane Ablanedo | Irakaslea, neurosiaren prebentzioan aditua, heziketa librean aholkularia

Asteazkenak, 17:30-20:00

Donostia, EHU, HEFA II

Jada irekita dago 2026-2027 ikasturteko laborategiko izen-ematea. Guztira 10 laborategi eskainiko dira irailetik abendura bitartean.

 

Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.
Arazoak daude izen ematea burutzeko, mesedez arduradunarekin harremanetan jarri
Ezin da honako ekimenetan izena eman ez dagoelako aldez aurretik erregistratuta:

Formazio gehiago erakutsi

Psikogenesia, idazketa-sistemaren ikaskuntza-prozesua | 2026ko azaroak 4, 18 eta 25

Begirada errestauratiboa bizikidetza sustatzeko | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2

Wikikasi ikas-egoera libreak: ikasgeletan martxan jartzeko gakoak | 2026ko azaroak 11, 18, 25 eta abenduak 2