20231017_124606_2_9af38ed9cc28b7883dcae32d1e769acb.jpg

Euskal pedagogoa lokatzetan

22.00 / 18.00

Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima, A-tik Z-ra liburua

Aukerak

HikHasitarrak

A-tik Z-ra, Joxe Mariren lana, bizitza eta batez ere balioak jasotzen dituen liburua da: Euskal Pedagogoa lokatzetan izenburupean.Hezkuntzarekin, euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasle guztiei, eta euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan herritar guztiei zuzenduriko liburua da.

Joxe Mari Auzmendik bizitza osoa eskaini zion euskalgintzari, herrigintzari eta hezkuntzagintzari. Ezagutu beharreko biografia bat dela sinetsita gaude, eredugarri eta akuilu delako haren lana, eredugarri eta akuilu, bereziki, Euskal Herri honen hezkuntza sistema josten diharduten irakasleentzat; euskararekin eta hobekuntza pedagogikoarekin konprometituak dauden irakasleentzat; eta finean etorkizun hobe bat nahi duten irakasle, guraso eta herritarrentzat.

Hiru urte beteko dira otsailean Joxe Mari hil zela. Eta bizi zen artean, aski merezia zuen arren, ez zuen omenaldirik nahi izan, halako izaera zuen: umila, ez zen protagonismo zalea. Eta omenaldi kutsua ere badu liburu honek. Horretarako, hemen mahaian ditudan egileez gain, beste 20k parte hartu dute: besteak beste… Maialen Lujanbiok, Josu Txapartegi Txapasek, Arantxa Urbek, Irene Lopez Goñi irakasleak, Jon Sarasuak Pello Otxandianok, Joseba Sarrionandiak, Nora Salbotxek…

Guztion artean, A-tik Z-ra saiatu gara Joxe Mariren balioak biltzen. Egile bakoitzari hitz bat proposatu diogu, eta hark idatzi du Joxe Mariren profila. Ariketa zaila izan da A-tik Z-ra Joxe Mari definitzea, balio garrantzitsuak gorpuztu baititu 40 urtetan egin duen ibilbide oparoan. Oroz gain, haren konpromisoa, ausardia eta batasuna nabarmendu dituzte liburuan parte hartu duten irakasleek eta idazleek.

Esan bezala, Joxe Mari Auzmendiren omenaldi gisa ondutako liburua euskalgintzan, herrigintzan eta hezkuntzagintzan ametsen atzetik lanean ari diren hezitzaile eta herritar guztientzako eredu eta akuilu izan dadin egin du Hik Hasik.