Heziketa Librea
Liburu eguna / 20.00
Ane Ablanedo irakasle eta neurosiaren prebentzioan adituaren liburua.
Argitalpen berri honek haurrek libre(ago) izateko beharko luketen heziketa eta haziera ditu hizpide. Egileak askatasunaren, heziketaren eta heziketa librearen gainean egiten dituen gogoetak biltzen dira liburuan. Ez da “heziketa libreak” nolakoa izan behar duen ikasteko gida bat, askatasuna ezin delako orokortu edo normatibizatu eta norberak behar duelako berea definitu, benetan libre izango bada.