ESKOLA EGUNAK

Egunak,

estalitako mojez
eta irentsi ezineko zazpiko taulagatik
masailekoz beteak;
sotanadun apezez,
galtza motzez eta txandalez beteak.
Belaun gainetik goragoko gona tolesdunak,
ereserkiz eta otoitzez gastatutako arratsaldez,
“Villarreal, ordubete gehiago gelan”
eta larrututako baloiari emandako
ostikoz beteak.

Ikusi ez ditudan ibaiez eta

sekula eskalatuko ez ditudan mendiz beteak;
errege godoez, monarkez,
gorbatadun tutoreez;
formula aldrebesez beteak.

Lehen granoetako eta lehen kanpai jotzeetako egunak,

Latin “jantzitik” gimnasia putara
etxean notak erakustekoak.

Manifestazio eta barrikada egunak

“zergatik” alfer-alferrik galdetutakoak;
arbela borradoreaz zikindutakoak
eta kleraren hautsean bilatutako sukarra;
gaur goizean ez joateko.

Eskola egunak, joan-etorri gehiegi

azken txanpan
etsitzeko.

* Erredakzioan itzulia

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.