Hezkuntzan jarraipen zabala izan zuen joan den maiatzaren 21eko greba orokorrak

Hezkuntzan jarraipen zabala izan zuen joan den maiatzaren 21eko greba orokorrak, baina datu zehatzik ez da, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ondorioz ikastetxe askok ezin izan zutelako itxi. ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuen ustez “gehiegizkoak eta greba eskubidearen aurkakoak” izan ziren gutxieneko zerbitzu horiek. Sindikatuek salatu zutenez, “inoizko atzerakoienak” izan ziren ezarritako gutxieneko zerbitzuak, eta helegitea jarri zuten, bai Euskal Autonomi Erkidegoan eta baita Nafarroan ere, onartu ez zituzten arren. Jaurlaritzak finkatu zuenez, gutxienez zuzendaritza taldeko pertsona batek eta administrari laguntzaile batek egon behar zuen ikastetxe bakoitzean eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, lau gelako irakasle batek egon behar zuen, gutxienez. Haur eskolen kasuan, langileen % 25 bermatu behar zen. Nafarroan, berriz, ikastetxeetako eta lantokietako garraioa erabat bermatzeko baldintza jarri zuen Nafarroako Gobernuak. 

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.