Itunpeko ikastetxeetako langileek greba egin dezakete berriro ere urte hasieran.

Itunpeko ikastetxeetako langileek greba egin dezakete berriro ere urte hasieran. Abenduaren 17an elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta, beren lan baldintzak ikastetxe publikoetako langileek dituztenekin parekatzeko eskatuz. “Finantziazio akordioa lan baldintzak hobetzeko” zioen pankartaren atzean bildu ziren langileak eta administrazioak entzungor egiten jarraituz gero, ez dute baztertzen berriro ere grebara jotzea. Azaroaren 12an egin zuten aurrekoa, eta sindikatuek emandako datuen arabera, % 80ko jarraipena izan zuen. 

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.