Joxe AMIAMA: Etxerako lanak gure eskoletan

“Eskolako denbora: noiz  bukatzen da eskola?”. “Etxerako lanak eta bere funtzionaltasuna: zer pentsatzen dute irakasleek, ikasleek eta familiek gai honetaz?”, gisa horretako galderei erantzun die Joxe Amiamak bere doktorego tesian. Izan ere, azken bolada honetan gure komunikabideetan etxerako lanen gaia maiz azaldu da, irakurketa desberdin batzuk azalduz. Formazioan, etxeko lanen inguruan dauden elementuei buruz hausnarketa bat egitea proposatuko du Amiamak. 
“Ezin dugu ahaztu eskolako errekurtso arrunt hau sistema batean (eskolan) diseinatzen dela, askotan beste sistema batean egiteko (familian). Honengatik, eta gure ume eta gazteengan koste handirik izan gabe, bi agente hezitzaile hauek harremanetan egon behar dute ikasleen helburu eta konpetentziak lortzeko”. Etxerako lanei buruz hainbat puntu ezagutaraziko ditu, eta eskola mailan erabiltzen diren estrategiak konpartituko dira ikastaroan, irakasleen didaktikan daukan garrantzia baloratuz. Doktorego tesian jaso dituen datuak eta hausnarketak hurrengo hik hasi-n azalduko ditu.

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.