Antzerkia eskolan

Antzerkia edo joko dramatikoak hainbat arlo lantzeko aukera eskaintzen du. Besteak beste, norbanakoren eta taldearen garapenari laguntza ematen dio. Eta era berean, adierazpen askatasuna eta barne mundua adierazteko urratsak eskura jartzen ditu.

Hori jakinda, beraz, arlo horiek lantzeko ariketak egingo ditugu:
- Espazioan mugitzeko: oinez hainbat erritmotan, espazioa osatu, zoru desberdinak.
- Gorputza lantzeko: imana, itzala, ispilua, bikoteen arteko imitazioa, txotxongiloa, zer duzu mugitzeko?, ibilerak, era desberdinetan zapaldu, animaliak, agurrak, pertsonaiak…
- Ahotsa lantzeko: txiklea jan, aurpegi arraroak, soinua jartzea, onomatopeien aurkezpena, aurpegiak, onomatopeiak…
- Inprobisazioa (dramatizazioa): taldearen izena, ezustekoen gaztelua, urtaroak, pertsonaiak, tresnak, antzezpena…
- Sentsibilizazioa: zentzuak esnatzen, erlaxazioa…
- Koreografia
- Testuak ozenki, maskaren gortina, antonimoak….
Ariketak bilakaera baten barnean ikusiko dira, beti ere aurretikoak ikusiz.
Amaitzeko inprobisazioen bidez antzerki lantxoa osatuko dugu.
Azken finean, sormena eta zentzuak landuz antzerki mundua ezagutarazi nahi dugu. A! eta ondo pasaz, noski!!!

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.