GARAGORRI, Xabier: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?

"Euskal Irakaskuntzaren partaide garen guztion informazioa, eztabaida eta elkargunerako bitarteko bat izatea da" . Aipatu helburu nagusi horrekin bat nator. Egungo Euskal Autonomi Elkarteko, Nafarroako eta Iparraldeko eskola publiko, pribatu zein ikastolek, curriculum zein antolaketa-gestioko gora-beheraz aritzeko aldizkari bat sortzea garrantzi handiko ideia bat dela esango nuke.

Bestalde, aldizkariaren atalei dagokienez, egiten den atalen banaketa orokorrean egokia deritzot. Nahiz eta, "LAN TEORIKOA" deituriko atala "GAIAK" deituriko atalarekin uztartuko nukeen.

Aurrerantzean, egitasmoko beste zenbait puntu ere aztertu beharrekoak lirateke, baina oraingoz besterik gabe agurtzen zaituztet.

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko.

Izan hikhasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.