Emakumeen lanbide prestakuntzaren hastapenak emakumearen inguruan XIX. mende osoan zehar bilakatu eta XX. enean ere mantenduko zen diskurtso familiazalearen eraginpean kokatu behar ditugu. Honela, XIX. mendean emakumea formatzearen beharra onartu bazen ere prestakuntza hori praktikan erabilgarritasun domestikoaren eredura mugatuko zen. Heziketa eta lanaren munduan gizonezkoei familia mantentzearen alde lan egiteko esaten zitzaien bitartean, emakumezkoei soldata osagarri baten truke familia bera abandonatzea leporatzen zitzaien. Egokitutako, berrikusitako eta zuzendutako antzeko argudioekin XX. mendeak ere joera hori mantenduko du: emakumeentzako heziketa eta lana bai, baina zaindaritzapean eta baldintza jakinetan.
Baina lanbideen sexu izaera mistoaren ukapenean oinarritutako irakaskuntza, aldagai ideologikoek eta sozio-ekonomikoek bultzatuko dute. Lanbide irakaspen hauek arlo pribatuan zein publikoan ezarriko dira. Arte eta Lanbide Eskolak langilearen lanbide prestakuntzarako erakundeak ziren eta euren sorrera-sorreratik emakumeei bereziki zuzendutako sailak zituzten: Bilbon 1879.ean udako ikastaroak antolatu ziren, zeintzuetan aztertutako epe osoan matrikulazio maila oso altua antzeman baitaiteke; Donostian 1880-81 ikasturtean neskatxentzako marrazketa saila eratu zen eta 1882.ean andereñoentzako atal berezia.
Euskal Herriko Arte eta Lanbide Eskolak matrikulazio kopuruetan zein ikasketa planetan, estatukoekin alderatuz gero, lehen mailan eta eredugarri agertzen zaizkigu.
Beraz, ikasleak ikasgaika (normalean bi ikasturterako) matrikulatzen ziren arautu gabeko eskola hauetan. Aplikaziora bideratutako prestakuntza hobea nahi zuten neskatxa eta neska gazteei zuzendurik zeuden, mende hauetan emakumeen lan ordainduan zabaltzen hasi ziren esparru estuetan.
Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.