"Gure etxean ohikoa izan da gaixo gaudenean, eta gorputzak jatekorik eskatzen ez digunean, baraua egitea. Beharrezko izan denean, egun baean edo bitan ere baraua egin izan dugu. Orain, ordea, alaba nerabea barau intermitenteekin hasi da, bere kasa. Ongi eginda, zein onura izan ditzake hain modakoa den aldizkako barau horrek? Gaizki eginda arriskutsua izan al daiteke?"