Bideopodcastaren lehen atal honetan Nerea Mendizabal psikopedagogo eta Komunikazio Ez Bortitzean aditua gonbidatu dugu eta etxeko gatazkak murrizteko pilulak eskaini dizkigu.
Solasaldia abiatzeko, Andoni Aizpuru telebista aurkezleak galdera bat luzatu dio: Non edo non entzun dut garrantzitsua dela helduok espektatibak murriztea eta umeengan haiei ez dagokien ardurarik ez jartzea…? Hala al da?
Nerea Mendizabalek galdera horri eta Olatz Lasagabaster Hik Hasiko erredaktoreak egindako beste galdera batzuei erantzun die, bien arteko solasaldi dinamikoan eta erakargarrian.
Mendizabalek etxeko gatazkak gutxitzeko pilulak eskaini ditu.