Non edo non bideopodcasta

1x1 Etxeko gatazkak ekiditeko pilulak

2026-03-05
Nerea Mendizabal eta Andoni Aizpuru

Bideopodcastaren lehen atal honetan Nerea Mendizabal psikopedagogo eta Komunikazio Ez Bortitzean aditua gonbidatu dugu eta etxeko gatazkak murrizteko pilulak eskaini dizkigu.

Lehen atalean Andoni Aizpuru telebista aurkezleak luzatu du galdera: Non edo non entzun dut garrantzitsua dela helduok espektatibak murriztea eta umeengan haiei ez dagokien ardurarik ez jartzea…? Hala al da?

Galderari erantzuteko Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta Komunikazio Ez Bortitzean aditua izan da gonbidatua. Olatz Lasagabaster Hik Hasiko erredaktorearen eta bien arteko solasaldi dinamikoan eta erakargarrian erantzun dio galderari, eta bide batez, etxeko gatazkak gutxitzeko pilulak eskaini ditu.