Umearen ikasketa-prozesuaz hitz egiten du psikogenesiak eta idazketa-sistemaren ikasketa-prozesuari buruzko monografikoa argitaratu berri du Hik Hasik Elena Laiz Sasiain irakaslearen eskutik.

Umearen ikasketa-prozesuaz hitz egiten du psikogenesiak eta idazketa-sistemaren ikasketa-prozesuari buruzko monografikoa argitaratu berri du Hik Hasik, Elena Laiz Sasiain irakaslearen eskutik eta “Psikogenesia idazketa-sistemaren ikasketa-prozesua” izenburupean.

Denborak eta esperientziak frogatu dute euren erritmoak errespetatuz gero, eta haiengan konfiantza izanez gero, giro alfabetatuan bizi diren umeak gai direla euren kabuz idazten eta irakurtzen ikasteko. Umearen ikasketa prozesuaz hitz egiten du psikogenesiak eta garbi adierazi du Elena Laizek lan honetan: “Psikogenesia ez da irakasleok nola irakatsi behar dugun, baizik eta umeek nola ikasten duten, nola jabetzen diren idazketa sistemaren funtzionamenduaz”.

Monografikoak bi zati ditu: lehenak, Laizen lana jasotzen du. Bigarrenak, berriz, hamaika irakaslek eta Laizek berak mahaiaren bueltan trukatutako esperientziak jasotzen ditu.

Durangoko Azokan salgai izango da eta gainerakoan, ohiko lekuetan eta www.hikhasi.eus atarian eskuratu ahal izango duzue.