Joxe Mari Auzmendik euskararen eta euskal kulturaren, hobekuntza pedagogikoaren, herri hezitzailearen eta inklusioaren inguruan ardaztu zuen bere ibilbidea: “Hezkuntzak ekarriko du gizarte hobea, gizarte justuagoa, orekatuagoa, parekideagoa eta euskaldunagoa. Baina hezkuntzak eginkizun handi hori beteko badu, bikaina, kalitatekoa izan behar du”. 

Ikerlariei, pedagogoei, hezitzaile taldeei edota ikastetxeei zuzenduriko beka hau Joxe Mari Auzmendik sortu eta gidatu zuen Hik Hasi egitasmo pedagogikoak sustatzen du eta Hernaniko Udalak diruz laguntzen. 

Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren bigarren deialdia zabalik dago

Bigarren deialdi honetan hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jarriko da arreta eta lanek eraldaketa pedagogikoan murgilduta dauden edo murgildu nahi duten ikastetxeei marko teoriko eta bide orri metodologikoa eskaintzea izango da helburua. Ikerketa eta emaitza garrantzitsuak izango dira beraz. Beka Euskal Herrian Hezkuntza-hobekuntzan dabiltzan ikerlariei, ikerketa-taldeei, pedagogoei, hezitzaile taldeei edota unibertsitateei zuzendua dago. Bekaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da eta proiektuak abenduaren 1erako entregatu beharko dira. Oinarriak hemen daude ikusgai. Eta hemen eskaera orria.

 

Ikusi aurkezpen bideoa.

Gure eskaintzak

Izan hikhasitarra

Hezkuntza gaietan informatuta egoteko, berrikuntza pedagogikoen jarraipena egiteko eta eraldaketarako bidelaguntza edukitzeko, izan hikhasitarra!

Izan HikHasitarra

Produktuak

Liburuak, monografikoak, disko-jolasen eta ipuinen bildumak, DVDak eta musika tresnetarako metodoen liburuak aurkituko dituzue. Guztiak hezkuntza arloko hutsune edo behar bati erantzuteko sortuak, euskaraz.