CGT éduc’action, FO, FSU, SGEn-CEDT, SNETAA eta UNAS sindikatuek deitu duten grebak Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere izango du eraginik. Besteak beste, “Frantziako gobernuak eskola publikoarekiko erakusten duen mespretxua” salatuko dute. Baionan manifestazioa izango da.
Hainbat eragilek eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatu dute beste behin ere sinatutako agiri berrian. Eskolak euskalduntzea “eskubidea, nahia eta beharra” dela aldarrikatzen du agiriak eta salatu, hiru euskal ikasletik bakarra euskalduntzen dela. Kirol, hezkuntza eta kultur arloko 108 lagunek sinatu dute idatzia.
Kaixo denoi!Zer moduz? Dakizuenez, joan den ostegunean HIK HASIko bilera izan genuen. Zortzi lagun elkartu ginen eta guretzat, garrantzitsua da ahalik eta jende gehien elkartzea, guztion artean esperientziak elkartrukatu, kezkak eztabaidatu eta gure jarduna aberasteko. Ahalegina egin nahi genuke bilerak gehienentzat erosoak izango diren egunetan eta orduan egiteko, eta zuen iritzia zein den jakin nahi genuke. Guk, bi aukera ikusi ditugu: bilerak astegunetan izatea, baina jendea berandu arte lanean egoten denez, ordua atzeratzea (19:00etan egitea), edota, bilerak, larunbat goizetan egitea. Zuen erantzunak jaso nahi genituzke, guztion artean erabaki bat hartzeko. Bitartean, hementxe duzue joan den ostegunean izandako bileran atera ziren ideia nagusiak biltzen dituen akta.Zuen zain geratzen gara, beraz. Mila esker eta ondo-ondo izan!
Kritika gogorrak egin dizkiote sindikatuek eta hezkuntza eragileek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurkeztu duen hezkuntza ereduen erreformarako lege egitasmo berrituari. Euskalduntzea baino, babes politikoa bilatzen duela iritzi diote, eta gogor salatu dute erreforma ezartzeko lau urteko epea proposatu izana.
Gaur arratsaldean aurkeztuko die hizkuntza ereduen erreforma berritua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sindikatuei eta hezkuntza eragileei, alderdi politikoekin egin duen moduan. Eragileen proposamenak aintzat hartuz, irailean aurkeztu zuten egitasmoan hainbat aldaketa txertatu dituzte.
Atzo, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeen % 80 itxita egon zirela esan dute sindikatuek. Kristau eskoletan ikastoletan baino eragin txikiagoa izan zuen lanuzteak. Partaideren sareko ikastoletan greba erabatekoa izan zen, eta gainerako eskola pribatuetan gorabeheratsua: Gipuzkoan eta Bizkaian % 70 inguruk egin zuten greba eta Araban, % 50ek. Hezkuntza Sailak bestelako datuak eman ditu eta horien arabera, ikastetxeen % 48k eta irakasleen % 40k egin zuten greba atzo.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako langileak grebara deituta daude gaur. Beren lan baldintzak sare pubikoko irakasleen lan baldintzekin parekatzea eskatuko dute langileek, eta, era berean, finantzaketa marko egokia onartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eguerdian, maifestazioa egingo dute Bilbon.
Udan izandako urakanek sortutako kalteei aurre egiteko laguntza behar du Kubak, eta Hik Hasik, urtarrilean hara goazenez, bertara eramateko eskola materiala bilduko du. Zehazki, Enrique Barona Goi mailako Institutu Pedagogikora (irakasle eskola) eramateko materiala bilduko dugu: arkatzak, boligrafoak, errotulagailuak, koadernoak (100), disketeak, CDak eta pen-drive-ak. Kubarrekin zuen elkartasuna adierazi nahi baduzue, eskertuko genizueke materiala gure bulegora ekartzea edo bidaltzea. Mila esker!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindu duenez, datorren urtean mila lanpostu baino gehiagoko eskaintza publikoa egingo du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; zehazki 1.081 lanpostu eskainiko dituzte. Horietatik 1.051, Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako izango dira eta gainerakoak, 30, Hezkuntza Ikuskaritzarako. Lan eskaintza publiko hori 2010. urtean 3.000 lanpostu egonkor izateko konpromisoaren barruan kokatu du Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak.