Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ezker abertzaleak eta LAB eata EILAS sindikatuek Nafarroako Gobernuak egindako hezkuntza programa kritikatu dute. Euskararen kontrako erasotzat eta iruzurtzat hartu dute programa berria.
Nafarroako Hezkuntza Sailak 2009-2010 ikasturterako eskola publikoetarako programa eleaniztunak aurkeztu ditu, eta ingelesaren aldeko apustua egin du. Euskarazko irakaskuntzan ikasgaien % 30 ingelesez izango dira, eta gaztelaniaz ikasten dutenek eskolen % 40 jasoko dituzte ingelesez.
Iturrama institutuko gurasoek ez dute zuzendariaren jarrera ulertzen. Hala jakinarazi dute eskutitz publiko baten bidez, eta ikasleei babesa azaldu diete Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren zitazioek aurrera jarraitzen duten bitartean.
Bigarren Hezkuntzako ikasketak D ereduan egin nahi dituzten Bilboko Zurbaran ikastetxeko ikasleek beste ikastetxe batera joan beharko dute. Izan ere, Hezkuntza Sailak ez du D eredurik jarri institutuan. Ikasleek, gurasoek eta aiton-amonek protesta egin zuten atzo.
Hainbat hezkuntza eragilek ikasleak D ereduan matrikulatzeko deia egin dute, aurrematrikulazio garaia dela eta. Euskal Herri osoan eredu bakarra izan dadin, Eskolak Euskaldundu herri ekimenak hezkuntza sistema nazionalaren beharra aldarrikatu du.
Frantziako Hezkuntzak bere hitza bete ez duela salatzeko mobilizazioa deitu du Seaskak, gaur, asteazkena. Baionako Akademia Ikuskaritzaren aurrean biltzera deitu dituzte irakasleak, gurasoak eta euskalzaleak.
Ikasle boterea eraikitzeko kanpaina abiatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, ikasle mugimenduaren egoera “latza” gainditzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatzeko helburuz.
Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea-Partaide, EIB Eusko Ikastola Batza eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa pozik agertu dira Eusko Jaurlaritzarekin lortu duten akordioa dela eta. Hala ere, zerbait gehiago nahi zutela adierazi dute, eta beharrezko jo dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema arautuko duen legea.