Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren arabera, etzi izango den greba egunean, aurreko grebetan ez bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak eta haur eskolak zabaldu beharko dituzte, eta ikasleei “arreta” eman.
Eskola laguntzaileek lanbidearen ezagutza eskatu dute beste behin ere. Duela bi urte osatu zuten Prekarioen Kolektiboa, eta gizartearen elkartasuna lortzeko sinadura bilketa egin dute azken egunotan. 2.200 sinadura inguru aurkeztu zituzten atzo Baionako Akademia Ikuskaritzan.
Frantziako Hezkuntza Nazionaletik jakinarazi dutenez, hiru urtetarako hitzarmena lortu dute Seaskak eta Hezkuntza ministerioak. Hainbat bileraren ostean lortu zuten akordioa, atzo Parisen egindako bileran. Seaskak, akordioa berretsi beharko du indarrean sartu baino lehen.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jantokietan azpikontratatuta ari diren langileen gehiengoak greba egin zuen atzo, asteartean bezala. Euren lan baldintzak eta soldatak Eusko Jaurlaritzaren kontratupean dauden langileen baldintzekin parekatzea eskatu dute.
Matrikulazioak utzitako datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen erdia elebiduna da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) arduradunak gustura agertu dira bilakaera horrekin, eta emaitza horiek gainerako mailetara zabaltzeko nahia adierazi dute.