“Soin Hezkuntzari ordu murrizketaren bidez kendu zaion garrantzia eta duintasuna” salatzeko hainbat irakaslek greba egin zuten atzo. Gasteizen, elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean eta ondoren, ordu murrizketaren aurka jaso dituzten 75.000 sinadura aurkeztu zituzten han bertan.
Kristau eskolen 2008 "Oraina eta geroa" kongresua izango da ostegun eta ostiralean Bilboko Euskalduna jauregian. Jardunaldietan, kristau eskolarekin eta bertako ikastetxeekin lotutako kideek eta euskal gizarteko beste hainbat eragilek hartuko dute parte.
Bizkaiko udalerrian izango da aurtengo eskola publikoaren jaia. Hori aditzera emateko prentsaurrekoa egin zuten Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek, Carlos Fernandez kultura zinegotziak, eta EHIGEko arduradunek. 17. Jaia izango da aurtengoa, eta familiaren eta eskolaren lana goraipatzeko erabili nahi dute jaia, elkarlanerako deituz.
Euskararen Erakunde Publikoko Max Brissonek euskararen irakaskuntza egituratzeko osatu duen plangintza aurkeztu du Philippe Carriere, Paueko akademia ikuskari berriarekin eta Jean Claude Iriart, EEPko zuzendariarekin batera. Lapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoako ikasle elebidunek euskara maila frogatu beharko dute. 2005etik hona euskarazko irakaskuntza elebiduna hazten saiatu direla esan zuten, orain ostera, “urrats kualitatiboa” emateko intentzioa agertu dute.
Soin Heziketaren Aldeko Taldeak (SOHAT) greba deialdia egin du datorren hilaren 11rako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetan, soin-heziketa orduak murrizteko asmoa eta Hezkuntzako agintarien “jarrera itxia” salatzeko asmoz.
Kontseiluak 10 urte bete dituela ospatzeko, ekitaldi berezia egingo du herrietan euskararen normalizazioaren alde lan egiten dutenekin, larunbata 26, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:00etan.