2007-08 ikasturtean, Seaskako Xalbador ikastetxean ez dute izango behar zuten postua. Hortaz, 5. mailako 59 ikasle bi gelatan banatu beharko dira, batean 30 eta bestean 29. Frantziako Hezkuntza Ministerioak murgiltze eredua "arriskuan" ezartzen dutela salatu dute ikastetxeko irakasle eta gurasoek.
CCOOk eta Hezkuntza Sailak sinatu duten hitzarmenarekin amaitu da aurtengo ikasturtea, eta beste sindikatuek (LAB, ELA, UGT, eta EILAS), beraien haserrea adierazi dute. Ez daude edukiarekin ezta negoziazio prozesuarekin ados eta 2007-08 ikasturterako langileen mobilizazioak iragarri dituzte.
BECen izan ziren lan eskaintza publikoko azterketak. 3.973 pertsonak zuten azterketa egiteko aukera eta 1.100 postu daude jokoan. Nafarroan ostera, uztailean zehar izango dira azterketak, Navarro Viloslada Institutuan. Ostiralean hasi ziren oposaketetara 2.600 lagun aurkeztu ziren eta 449 irakasle leku daude.
Hezkuntza Departamentuarekin irakaskuntzaren kalitatearen aldeko hitzarmena sinatu zuten sindikatuek, baina administrazioa hitzartutakoa ez dela betetzen ari salatu dute. Sinatzaileak Afapna, CCOO, CSI-CSIF, EILAS eta UGT izan ziren. ELAk eta LABek ez zuten sinatu.