Kontseilariak parlamentuan egin zuen agerraldian, eskaeraren %80 inguru betetzen dutela (79 eskola eta 5000 haur inguru) esan zuen, eta espero dutela 2008 urtean 500 toki gehiago eskaintzea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako lan eskaintza publikoak aurkeztu zituen herenegun. Horietako %10ei HE2 hizkuntz eskakizuna eskatuko ez zaiela salatu zuen sindikatuak.
Atzo aurkeztu zen Legebiltzarrean azken hilabeteetan mamitzen ari den curriculum dekretu berria. Hainbat eragilek kritikak egin ditu horren aurrean, eta Sailburuak “ñabardurak” soilik direla esan zuen.
Astelehenean Sortzen-ek eginiko agerraldian, EAEko curriculum dekretua eta Euskal Curriculuma ez direla gauza bera argitu nahi izan zuten. Hezkuntza Sailak egiten dituen aurkezpenetan EAEko dekretuari Euskal Curriculum izena ematen diola salatu zuten eragileko kideek eta EAEko dekretuaren ardatza LOEn eta Konstituzio espainiarrean dagoela diote.
Legebiltzarrak, haurreskolen Partzuergoak izaten duen langile gabeziari irtenbidea emateko plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari. Legebiltzarreko alderdi guztiek onartu zuten PPk aurkeztu zuen proposamena.
Hasi dira Bidasoaldean eta Oarsoaldean berritzeguneak urtero antolatzen dituen jardunaldiak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat dira, ikastetxe publikoetakoak nahiz kontzertatuetakoak. Lau gai nagusi jorratuko dira jardunaldi hauetan: eskola inklusiboa, teknologia berriak, hizkuntzen trataera eta Curriculum berria.