Hezkuntza Departamentuarekin irakaskuntzaren kalitatearen aldeko hitzarmena sinatu zuten sindikatuek, baina administrazioa hitzartutakoa ez dela betetzen ari salatu dute. Sinatzaileak Afapna, CCOO, CSI-CSIF, EILAS eta UGT izan ziren. ELAk eta LABek ez zuten sinatu.
Haur eskoletan lan egiteko ordezkoen lan poltsa bat beteko da eta horiei urtebeteko kontratua eskainiko zaie. Ordezko horiek ordezkatze laburrak egingo dituzte leku desberdinetan.
Bilera baino egun bat lehenago jaso zuten sindikatuek testua eta printzipioz CCOO sindikatuarekin sinatutako aurreakordioan oinarritua zegoen. Baina oraingoan, CCOOk ere ez du sinatu, “arazo teknikoak” direla eta.
EAEko Curriculum zirriborroan, kirol hezkuntzaren ordua murriztuko da eta hortaz kexatu dira arloko profesionalak eta Soin Jarduera eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofiziala. Alde batetik, haurren osasunarentzat ondorio kaltegarriak izango dituela, eta bestalde, profesional ugari lanpostua galtzeko arriskuan izango direla aipatu dute. Diotenez orduen % 40a gutxituko da soin hezkuntza, eta ondorioz, 530-605 lanpostu galtzeko zorian egongo lirateke.
EAEko ikastetxe publiko guztietako klaustroetan egindako galdeketaren ondorioz, LAB, EILAS, ELA eta UGT sindikatuen esanetan ikastetxe gehienek Hezkuntza Sailaren eta CCOOren aurreakordioaren aurka agertu dira.