Legebiltzarrak, haurreskolen Partzuergoak izaten duen langile gabeziari irtenbidea emateko plan bat egiteko eskatu dio Hezkuntza Sailari. Legebiltzarreko alderdi guztiek onartu zuten PPk aurkeztu zuen proposamena.
Hasi dira Bidasoaldean eta Oarsoaldean berritzeguneak urtero antolatzen dituen jardunaldiak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat dira, ikastetxe publikoetakoak nahiz kontzertatuetakoak. Lau gai nagusi jorratuko dira jardunaldi hauetan: eskola inklusiboa, teknologia berriak, hizkuntzen trataera eta Curriculum berria.
Joan den martxoan onartu zen haur eskolen 0-3 zikloa arautzen duen dekretua Nafarroan eta zentro ugarik exijizen diren baldintzak betetzeko zailtasunak dituztela diote.
LOE legeak aginduta, autonomia erkidegoetako curriculumetan hainbat aldaketa egin beharko dira. Eusko Jaurlaritzak poliki-poliki ezarriko du bere curriculuma eta Nafarroan ere prest dute.
Frantziako Hezkuntza Ministerioarek bi urteko haurren eskolatzea ez du finantzatzen, eta ondorioz, Seaskak bere gain hartu beharko du kostu hori, hots, 80.000 euro. Sei irakasle postu ordainduko ditu horrekin.Eskola publikoei, berriz, eskola kartak postu murrizketak ekarri dizkie eta protestak egiten ari dira.
Uda amaitu ostean, irakasle gehienak irailaren 3an itzuliko dira lanera. Iparraldean, Lehen Mailako irakasleak abuztu bukaeran gerturatuko dira ikastetxetara, eta egun bat beranduago gehituko zaizkie haurrak, abuztuak 27 eta 30 bitartean...