Ikas euskal pedagogia zerbitzuak 25 urte bete ditu, eta lemazain nekaezina eduki du urte hauetan guztietan: Aines Dufau. Amikuzeko (Nafarroa Beherea) familia euskaldun batean jaio, eskolan frantsestu eta 17 urterekin erabaki zuen erdaldun izateari utzi eta euskaldun bihurtzea. Geroztik, euskalgintzan murgildu eta Ikasen dihardu. Ikasek euskara eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea dauka xedetzat, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza ikastetxeetan bultzatzea ere, hainbat bide erabiliz: Uztaritzeko bere egoitzako mediatekan mota guztietako dokumentuak kontsultzatzeko edo mailegatzeko aukera eskainiz, pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz, irakasleen formakuntza eta informazio saioak antolatuz, eta ikasmaterial berriak sortuz eta hedatuz. Irakasleen beharrei eta hizkuntza politikei beha bizi da Dufau.
Ez da erraza ikasle nerabeak sei orduz eskolan edukitzea, are zailagoa egoera zaurgarrian bizi direnak. Lasarte-Oriako Oriarte BHIn egoera zaurgarrian dauden ikasleei beste era bateko arreta emateko proiektu bat daukate, absentismoari aurre egin eta ikasle horiek ikasten jarrai dezaten. Arreta emozionala, gainean egotea eta eskola praktikoak eskaintzea du oinarri.
'EmariApp' erreferentziazkoak izan daitezkeen emakumeei buruzko euskarazko joko bat da. Doakoa da, eta telefono mugikorretara eta tabletetara deskargatu daiteke. Kalaka Kooperatiba elkarte txikiak kaleratu du, eta emakumeek egindako ekarpena ezagutaraztea du helburu.
Iraunkortasunerako hezkuntza lantzeko beharra azpimarratzen du Haizea Isasa Amasek artikulu honetan. Tolosako Orixe BHIn egindako ikerketan oinarrituta, eskola bakoitzaren inguruan elkartzen den hezkuntza komunitateak tokian tokiko errealitatea kontuan izanda egin dezakeen prestakuntzarako prozesu eraldatzailea kontatu du Isasak, eta iraunkortasunerako hezkuntzaren aldeko apustua egin beharra azpimarratu du.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Lege proiektu berria onartu ondoren, Legebiltzarrera bidali du eta hango eztabaida prozesua abiatuko da orain. Legea onartu aurreko azken fasea izango da eta testuari emendakinak eta ekarpenak egiteko baliatuko dute alderdi politikoek eta hezkuntza eragileek.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Unesco Katedrak DBHko ikasleei zuzendutako eta sarbide libreko esku-hartze saio batzuk diseinatu ditu Interneten eta gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa lantzeko helburuz. Haurrek eta nerabeek izan ditzateken arriskuak saihestea da helburu nagusia.
Optometria ikusmena aztertzen duen zientzia da. Ikusmena trebetasunen multzo bat da; ez dira gauza b...
Nafarroako Olloibar bailaran, Iruñetik 20 kilometrora, Ollo herriko Gure Sustraiak baserri eskolak jasangarritasuna du ardatz eta ingurumen hezkuntza, garapenerako hezkuntza eta ekonomia soziala uztartzen ditu haurrei eskaintzen dizkien tailerretan, ibilaldietan eta jardueretan. Pertsona guztiak naturara gerturatzeko, sentsibilizazioa eta irisgarritasuna zaintzen dute hango hezitzaileek.
Jone Barretabeña Barreña, Durangoko Ibaizabal ikastolako batxilergoko 2. mailako ikaslea
Barnetik zein kanpotik, berritu beharra du eskolak. Eraldaketa beharrezkoa da, eta ez soilik haur hezkuntzan. Aldaketa aurrez pentsatzea beharrezkoa da, harrapa gaitzan utzi gabe.