Hik Hasiren ‘Lehen Hezkuntza eraldatzen’ graduondokoan izan berri da Neus Sanmartí aditu katalana ebaluazio hezitzaileari buruzko formazio saioa ematen, Marisol Uria Hezkuntza Berrikuntza aholkulariarekin batera. Jada Kimika ikasketak egiten ari zela garbi zuen irakasle izan nahi zuela, andereño zuen lehengusina bat erreferentzia inportantea zelako harentzat. 68ko maiatzaren bueltako giroan hasi zen institutu berri batean, talde berritzaile batekin, eta Rosa Sensat Kataluniako irakasleen elkartean parte hartzen ere bai. 1970eko Espainiako Hezkuntza Lege Orokorrarekin institutua itxi egin zen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan hasi zen eskolak ematen. Rosa Sensateko irakasle asko joan ziren hara, irakasle berritzaileak eta geletan esperientzia zutenak. Zentzu guztietan testuinguru oso estimulatzaileak bizitzeko zortea izan duela dio.
‘Emakumeak Zientzian’ ekimenaren 7. edizioa egin da aurten eta ikastetxeetan oihartzuna izan du. Emakume zientzialariak ikastetxeetara gerturatu dira haien bizipenei eta lanari buruz hitz egitera eta ikasleak ikerketa zentroetara ere joan dira. Zientzia nesken kontua ere badela gogorarazteko balio izan dute ekimenok.
Nafarroan D ereduan ikasten duten ikasleek euskararen ezagutza maila oso ona lortzen dute, baita eremu ez euskalduneko ikastoletakoek ere. NUHEO Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean egiten dituzten azterketen emaitzak dira horren lekuko.
Lau urtean hazkunde handia izan du Eskoletako Urmaelen Sareak, eta orain egonkortzen ari da. Ikastetxeetako esperientziek argi erakutsi dute, hezeguneak curriculumeko edukiak eta konpetentziak lantzeko laborategi izatez gain tokian tokiko fauna eta flora ezagutzeko bitarteko apartak direla Haur Hezkuntzatik unibertsitatera bitarteko ikasleentzat.
Irakasleen hautaketarako mekanismoak aztertzen ari da Maialen Oiartzun Irastorza EHUko irakaslea ‘Irakaslerik onenak kalitateko eskolarako: lanbiderako sarbidearen diagnostikoa eta proposamenak euskal eskola publikorako’ izeneko tesian. Laster defendatuko du bere lana, eta horren aurrerapena egin dio Hik Hasiri. Eskolako giza baliabideen kudeaketa eraginkorraz ari da Oiartzun.
Datorren ikasturteko aurrematrikulazio garaia irekitzearekin batera, gizarte kohesioaren mesedetan egindako aldaketak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Ikasleen onarpen prozesuan aldaketak dakartzan dekretua atera zuen iazko azaroan eta, orain, hainbat neurri praktikara eramango dira, modu progresiboan eta 2 urteko haurrekin hasita. Ikasleen banaketa orekatuagoa egitea da helburua.
Freskoa, garaikoa eta bertakoa. Jaten dugunak ezaugarri horiek betez gero, geure gorputza modu egokian elikatuko dugu. Oreka bilatzea da gakoa, denetik jatea baina neurrian, eta animalia jatorria duten produktuak murriztea. Ariketa fisikoa egitea ere ezinbestekoa da. D'elikatuz zentroak elikaduran hezten ditu ikasleak.
Komeni da giza izaeraren ezaugarri batzuk aintzat hartzea galdera horren erantzuna ulertzeko unean e...
Mehatxaturiko animaliak, haurrak kontzientziatzekoBerreskuratze zentroetatik datozen animalia mehatxatuak bizi dira Kortezubiko Basondo babes-gunean. Euskal Herrian bizi izan diren hegazti eta basanimalia nagusiak ikus daitezke bertan eta baita hainbat animalia exotiko ere. Helburu pedagogiko argia dauka babes-guneak: ekosistema zaintzearen garrantzia transmititzen diete haurrei.